inprimatu
Nere Sortetxeari
Izenburua:
Nere Sortetxeari
Sinadura:
Esponda, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Esponda, J

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2030.zk.
Orrialdea:
[10]

Nere Sortetxeari

 

Esponda, J.

 

 1

 

 Anitz bezala sortua bainaiz

 Euskadiko lur maitean

 Amak ta aitak hazi ninduten

 Baserri ttiki batean

 Haiek zituzten neke guziak

 Berantxago ikustean

 Adimena senditu ordu

 Aldegin nuen airean.

 

 2

 

 Hogoita hamar urte inguru

 Joan nintzela ihesi

 Kanpoko saldak zer gostu duen

 Beharrak daut irakatsi

 Urrun gantare ez bailitaike

 Nahi den guzia kausi

 Horrengatikan nik sorlekua

 Ez dut sekula ahantzi.

 

 3

 

 Erabaki bat havai bainuen

 igande batez joaitea

 Berriz ikusi behar nuela

 Neure sorleku maitea

 Haratekoan gogoa naukan

 Oritzapenez betea

 Dohakabe bat aurkitu nuen

 Hori zen gauza tristea.

 

 4

 

 Sukalderako leiho zaharra

 Erdi eroria dago

 Eta sartzeko ate lodiak

 Badu errezelo frango

 Sisten hartzeaz beldur dagona

 Egon behar urrunago

 Lapar lodiak joanak dira

 Etxea baino gorago.

 

 5

 

 Etxe gibelak hartua baitu

 Aintzinak duen moldea

 Horraraz gero nik hori ere

 Ikusi nahi ordea

 Barrukiari behatu nion

 Hemen zer dago gordea

 Orga pare bat, bipilak jana

 Eta herdoilak goldea.

 

 6

 

 Gero segidan joan bainintzen

 Etxe azpiko landara

 Hau ere ezin daike gehiago

 Landa batekin konpara

 Ez da oraino oihana baina

 Gotortua dagon xara

 Lehengo gure uzta lekua

 Orai basurde ganbara.

 

 7

 

 Ilun ta triste bukatu nuen

 Nere bisita laburra

 Horrara berriz itzultzeko nik

 Izanen dutan beldurra

 Tristura leku bilakatu da

 Halako etxe xamurra

 Oraiko ustez hor egin dut

 Nik nere azken agurra.


inprimatu