inprimatu
Izarren argirat
Izenburua:
Izarren argirat
Sinadura:
Eskualxori
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eskualxori

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
557.zk.
Orrialdea:
2

Izarren argirat

 

Eskualxori

 

 1

 

 Zer den gaztetasuna, bethi alegara,

 Iguzkiari lore eder bat bezela,

 Geroari lorios irriz so gaudela:

 Gure bihotzian bakan sartzen da trichtura.

 

 2

 

 Hogoi urthetan segur denak eder dira;

 Ez da hanbat senditzen lanen akidura;

 Bainan, uste gaberik, bet betan ardura

 Sartzen da gure baitan berdin ilhundura.

 

 3

 

 Nork nola asma lio zer dudan senditzen,

 Neure bihotza hola zerk duen trixtatzen?

 Nihaurrek ere ez dut ontsa konprenitzen,

 Zer gaitzek othe nuen hoinbertze sesitzen.

 

 4

 

 Iduri zaut naizela gau ilhun batean,

 Bakarrik erabilki mundu zabalean:

 Huts bat izigarria sendi dut ni baitan;

 Gose dorpe hori dut pizu bihotzean.

 

 5

 

 Haur denborako argi distirantetik nu

 Gaztetasunak bethi emeki urrundu;

 Ilhunbe garratz bat da nere baitan sartu,

 Nihaur ohartu gabe bihotzean lotu.

 

 6

 

 Ilhunbetik nehundik ezin atheratuz,

 Erdi-lo tzar batean nindoan laketuz;

 Huna nun, urrunean bet betan argituz,

 Izar bat den agertzen ni ganat hurbilduz.

 

 7

 

 Zeru-lurren artean ari da ņirņiran,

 Su pindar bat bezala gau-ilhun batean;

 Hain da galkor nun dutan segitzen abian

 Ilhunbetarik kanpo chuchen gida nezan.

 

 8

 

 Gau-ilhunbeak ditu emeki urratzen,

 Iguzkiak zerdan delarik agertzen;

 Izar horrek duela ilhuna bentzutzen,

 Argi zabalerat niz azkenian jalgitzen...

 

 9

 

 Bakezko gozo bat da nere baitan sartzen;

 Izar ttipi horrek daut barnea argitzen.

 Gochotasun hori zerk othe daut ekartzen?

 Ilhotzean khar hori zerk othe daut phizten?

 

 10

 

 Ner'izaite guzia da burtxuraturik,

 Bihotza suzko indar batek choraturik;

 Gau-ilhunbe jaidurak denak kasaturik,

 Amodio berri bat ni baitan sorturik.

 

 11

 

 Lore miresgarri bat zaut hemen agertzen,

 Nere begien bixtan beitu distiratzen;

 Gogo bihotzak dauzkit osoki bethetzen

 Usain gozo batekin arrunt lilluratzen.

 

 12

 

 Iguzkiaren pare du begitartea,

 Suzko dirdira batez begia bethea:

 Zure kharra dautazu ichuri maitea;

 Zurekin laiket gocho bethi egoitea.


inprimatu