inprimatu
Gure mintzaira
Izenburua:
Gure mintzaira
Sinadura:
Eskualdun Fidel (A.J.C. : Arrossagaray, J.C. ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eskualdun Fidel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1186.zk.
Orrialdea:
5

Gure mintzaira

 

Eskualdun Fidel (A.J.C.: Arrossagaray, J.C.?)

 

 1

 

 Gure mintzaira ikasi dugu aita-ama onetarik

 Orroitzapen hau ez dezagula sekulan utzi gutarik;

 Irakurtu dut mundu guzian ez daukela ez parerik

 Jende abilek ezin dirote aurkitu honen errorik.

 

 2

 

 Erroak ditu atzeman ahal baino barnago lotuak

 Arta ditzagun eihartu gabe horien adar sendoak;

 Ahal duguna garbi atxiki ekendurik afruntuak,

 Primaderako lilien pare eman ditzala fruituak.

 

 3

 

 Fruitu sanoak ematekotan gure mintzairak orotan

 Erakaspenak landa ditzagun jende gazten gogoetan;

 Eta ez lotsa Ian hau nekosa oral iduri gatikan

 Zer nahi egin behar ginduke Eskuara altxatzekotan.

 

 4

 

 Zabal dezagun gure mintzaira gabiltzan leku guzitan

 Ederragorik ez dugu uste jalgi dadin nihundikan;

 Pratika beti ez dadin ahantz, izan gabe beldurrikan

 Gure Burason erakuspenak ez uzteko alferrikan.

 

 5

 

 Eskualduneri mintzo naiz hemen ixilik ezin egonez

 Ez nuke nahi nihor afrunta dadin orai nik erranez;

 Eskual-herriak mende honetan zenbat desberdin mintzatzez

 Hori ikusiz hementxe nago doluz urturik herabez.

 

 6

 

 Ordu litake dezagun orok denbora hontan konpreni

 Gure mintzaira berdin eginez zenbat litaken konbeni;

 Bainan hartako entsegu onak ez ditzagula desuni

 Lan nekosaren bururatzeko laguntza eman elgarri.


inprimatu