inprimatu
Chino-ko eskualdun bestako kantiak
Izenburua:
Chino-ko eskualdun bestako kantiak
Sinadura:
Eskualdun Fidel (A.J.C. : Arrossagaray, J.C. ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eskualdun Fidel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1165.zk.
Orrialdea:
5

Chino-ko eskualdun bestako kantiak

 

Eskualdun Fidel (A.J.C.: Arrossagaray, J.C.?)

 

 1

 

 Bertsu batzuek kanta ditzadan orai izan dut ordena

 Abertitzeko egun dugula Iraila hirugarrena;

 Eskualdun besta ederrarentzat hautatue izan dena

 Horgatikan dut orai guzier desiratzen zoriona.

 

 2

 

 Lehen agurra nahi dut eman Eskual-Klubaren menbroer

 Eta bigarren baste hontako arizan diren langiler;

 Koziner eta bai kantinero musikari-dantzarier

 Egun eder bat urte guziez badugu horier esker.

 

 3

 

 Etzazuela otoi gaitz hartu hemen dudana errango

 Nahiz lehenik aipatzen ditut koziner ta kantinero;

 Besta onaren behar baitire duda gabe bi estremo

 Edatekoak atxiki fresko, eta janariak bero.

 

 4

 

 Otoizten ditut bihotz barnetik mutil-neska dantzariak

 Beti jarraiki ditzazuen onest, Eskualdun dantza nobliak;

 Nunahi dira hauk dantzatzeko segur parerik gabiak

 Gure Arbaso-zaharrek lehen ondokoentzat utziak.

 

 5

 

 Orai mintzo naiz atsegin osoz ni publiko guziari

 Eskualdun Kluba honen izenian dautzuet «Ongi-Etorri»

 Zuen presentzia delakotz hemen guretzat estimagarri

 Anaitasuna atxik dezagun Eskualdun orok elgarri.

 

 6

 

 Jakin zazue zer dutan orai ene plazer haundiena

 Ikusiz hemen hoinbeste jende bildurik elgarren gana;

 Zenbat dohainez dotatia den mundu hontan Eskualduna

 Laneko ala besta egiten da orotan hoberena.

 

 7

 

 Egun ikusiz hoinbest'Eskualdun orai neure ingurian

 Iduritzen zaut naizela segur qure Eskual-herrian;

 Esperantxa hau atxik dezagun altxaturik bihotzian

 Hemen berian gerta gaitezen, uros helduden urtian.

 

 8

 

 Xoragarri de ezin gehiago publiko honen fazoina

 Arpegiz sana, begiz amoros, beti bezain Eskualduna;

 Aberastasun hori baitugu Arbasotarik ukana

 Otoitz dezagun Eskual-arraza mundurat eman zuena.

 

 9

 

 Orai ixildu beharko baitut gogoain kontra ixtante

 Eskualdun besta eder onestak beztitzen du bizkitarte;

 Bainan denbora labur dudala deia errana derate

 Pesa zazue denek egun on eta bestaldi bat arte.


inprimatu