inprimatu
Monoren eztaiak
Izenburua:
Monoren eztaiak
Sinadura:
Erviti, Bernat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erviti, Bernat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1002.zk.
Orrialdea:
7

Monoren eztaiak

 

Erviti, Bernat

 

 ERREPIKA

 

 Nono, Nini eta denak

 ahaide eta auzo,

 Janik eztaia ederrak,

 jostatu gire atzo!

 

 1

 

 Nono da ene kusia, Nini ene kusina;

 Atzo ezkondu zaizkigu biak elgarrekila!

 Holako bestarik behin ikusi ez duena

 Ez da irriz arizana posible den bezala!

 

 2

 

 Nonoren jaka hertsia otto zenarena zen;

 Galtza labur batzuekin, mainurako iduri;

 Zapel alimale hatek zuen kasik itsutzen;

 Eskalapoinak herrestan, pollita zen jaun hori!

 

 3

 

 Nini kusinaren traka segur baitzen bertzerik!

 Zaia ferde, mottoa beltx, mukuz dirdir sudurra...

 Erruban zahar histuek gorriz inguraturik,

 Orok miresten ginuen haren gerri ederra!

 

 4

 

 Birazka sartu girare besoz-beso merian,

 Jaun merak irriño batez agurtzen gaituela.

 Lana joan da tipus-tapas inomine batian:

 Nonok baietz, Ninik baietz, merak «ongi da hola!»

 

 5

 

 Elizan zeremonia hasi da frango plantan,

 Salbu Ninik ahantzia espos-belo xuria;

 Nonok ere erheztuna ahantzia martxantan;

 Apezak deus ez ahantzi, ez-etare eskia.

 

 6

 

 Mezatik landa goserik aserat bagoatzi;

 Mahainean jan-ahala arto eta patata;

 Ahoaren freskatzeko bana xardina gazi;

 Dantzara denak prest gire, pitarra edan-eta.

 

 7

 

 Xirribikarik ez eta xirularik hain guti,

 Amaso bertzari, joka lotzen da jo-ahala:

 Oi zer orroak dabiltzan goiti eta beheiti!

 Gu dantzan irriz itoak, egarriak gauzkala.

 

 8

 

 Bainan xo! Nonok bet-behan oihu egiten dauku:

 «Argia histen hasi da, husten ere pitarra;

 «Amaso musikariak boza galduxea du.

 «Gau on, adixkide onak: ea denak ohera!


inprimatu