inprimatu
Pernando ta Zabala
Izenburua:
Pernando ta Zabala
Sinadura:
Erroizena, Jose Joakin (Txabalategi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erroizena, Jose Joakin

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
44.zk.
Orrialdea:
278

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pernando ta Zabala

 

Txabalategi

 

 Bein Txabalategi ta Ernaniko beste bertsolari bat Lekunberri'ko bi bertsolarikin aritu ziran bertsotan.

 Gero, Ernani'ko bi bertsolari aiek Amezketakoakin (Pernando zan beren artean) Tolosa'n arkitu ziranean, Ernani'ko Txabalategi'k bertso au bota zuan:

 

 Pernando ta Zabala

 erri batekoak,

 badakit zeratela

 koplari bapoak.

 Ez izanagatikan

 zuek aņakoak,

 gu ere egin gindutzen

 zerbait Jaungoikoa'k.

 Lengo apustukoak,

 Napar-errikoak,

 Lekunberri'koak,

 etziran pijoak;

 askoz obeak gaituk

 Ernani'koak.

 

 Entzuleen artean an zegoan Ametza, bertsolari onenetakoa ta Pernando'ri zirika askotan aritzen zana.

 Txabalategi'k amezketarra nola goratu zituan entzuteak, min piskarren bat eman zion Ametza'ri noski. Pernando'k arpegian ezagutu zion, eta ona bota zion bertsoa:

 

 Ametza omen dago

 gizon arritue,

 itxuraren kontrako

 entenditue:

 onek jartzen digu

 kontu luzitue,

 gu geiago gerala

 ezin supritue,

 kantuzko pleitue

 beartzen gaitue,

 galduko zaitue

 jarri nai goitue;

 Amezketak zedukak

 kantuz kreditue.

 

 Ametza'k erantzun zion:

 

 Pernando'k nere ona

 ezin eraman txarra

 atzean gelditzeko

 ni ez naiz mantxarra.

 Zuri egiten dizute

 iseka ta farra,

 ekarri dezulako

 alkandora-txarra.

 

 Pernando'k berriz:

 

 Prenda artzen dirazu

 alkandorarena;

 bai dakit ez derala

 emen dan onena.

 Txarra izanagatik

 au da neronena:

 zuk ederra daukazu

 baņan besterena.

 


inprimatu