inprimatu
Kopeta berinari datchikola
Izenburua:
Kopeta berinari datchikola
Sinadura:
Errobi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Errobi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
728.zk.
Orrialdea:
4

Kopeta berinari datchikola

 

Errobi

 

 1

 

 Bizirik haizen mundu bitziaz

 etzaik gogoa orhoitzen:

 Nehork ez die begitarterik,

 ez arimarik argitzen.

 

 Esku bihirik etzaik hedatzen,

 ez bortzekorik eskaintzen.

 

 2

 

 Huna, ederrik, uren artetik

 desertu-herri bat xutik:

 Xori-ebasle zuhaitz-ondoek

 kantatzen die gogotik,

 Buluzten ari zaizkialarik

 aize-bafaden artetik.

 

 3

 

 Uria bezain arinak dituk

 eta garbiak, hiriak.

 Lurrez orhatu hire bihotza

 ez balauk hautsi gaizkiak,

 Hor berdin uros, denen ixilik,

 egin hintzake biziak.

 

 4

 

 Usain oneko hiri ephela

 ez duka kolpez senditzen,

 Gerritik hartu bahu bezala,

 ahurretan ikaratzen?

 hainbertze mamuz bakartasuna

 baita nun nahi bethetzen!

 

 5

 

 Hire ugarte galdua nun duk?

 Oihan-minean hail bila.

 

 Beha nola den urrun hedatzen

 lurrean hire itzala,

 Itzalak hire segeretua

 hiretzat zaintzen duela.

 

 6

 

 Hire haragi-odolen hotsa,

 zer lekukoa barnean!

 Bai norbait baino norbaitago duk,

 hi baitan mintzo denean.

 Nola ihes joan hihoni haizen

 ostearen aintzinean?

 

 7

 

 Nik badakita nola elheka

 bihotz galduen biltzeko?

 Nik badakita zer urhats egin

 heien ganat hurbiltzeko?

 Ezin gogora hitzetan zoin den

 goxoenik aditzeko.

 

 8

 

 Ene kantua, hasi orduko,

 ezpainetarik histen zait.

 Lehen maitatu nauten gizonek

 zer dioketen nago goait:

 Enaiz heientzat arrotz bat baizik,

 noizbait ikusia nunbait.


inprimatu