inprimatu
Baso bat ur
Izenburua:
Baso bat ur
Sinadura:
Errobi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Errobi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
727.zk.
Orrialdea:
4

Baso bat ur

 

Errobi

 

 1

 

 Eskaintzen dautzut, maitea,

 baso bat ur hormatu.

 Gogoa nunbait galdurik

 etzazula hunkitu:

 Edergailurik gabeko

 asmu bat ordaintzen du.

 

 2

 

 Adixkidantzak huts-hutsik

 badakar atsegina.

 Ur horrekin egarria

 iraungitzen zait dena

 Erdia uzten derautzut

 erdirik arinena.

 

 3

 

 Zuk hustu duzun basoa

 bezain huts eta garbi,

 Bat nuzu bakar-bakarra

 bat nuzu eta ez bi.

 Urak garbi izaitea

 ez dauka ospe handi!

 

 4

 

 Urik ez da gehiago.

 Argi xoila dario.

 Hunek ene emaitzari

 orai emaiten dio,

 Zuk hartze duzun bezala,

 bizi eta balio.

 

 5

 

 Iduri olerkaria

 bere kartsuenean,

 Jainkoa su eta pindar

 gogo-bihotz minean

 Jausten eta barna-barna

 gelditzen zaionean.


inprimatu