inprimatu
Saharatik Saharaz bi bertsu
Izenburua:
Saharatik Saharaz bi bertsu
Sinadura:
Erretçu, E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erretçu, E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
526.zk.
Orrialdea:
3

Saharatik Saharaz bi bertsu

 

Erretçu, E.

 

 1

 

 Dugun aipha Sahara, bai debru zaharra!

 Egarriak hiltzeko desertu ederra!

 Petrolu badutela, bainan nun da ura?

 Hunat igorri naute leher egitera.

 

 2

 

 Salbe eremuetan zoin luze bidea,

 Iguzkiak zerutik kichkaildu errea...

 Itzala beti eskas, hats aidez barnea,

 Begien pausagarri nun hosto ferdea?

 

 3

 

 Burua sutan nabil, erhoa iduri,

 Puñak erakitean, ametsa ugari:

 Itzal-amets, ur-amets, deika oihanari;

 Hare-irin idorra gure ithogarri!

 

 4

 

 Lagun bat erori zaut bero tzarrak jorik,

 Ezpaitakigu nehork zer egin hartarik:

 Guhaurk gure buruak ezin ekarririk,

 Gaude ez dugun hobe hura hor utzirik!

 

 5

 

 Bihotza nausiturik adimenduari,

 Laguna bildu dugu, andetan ekarri; 

 Bainan burtzoraturik gu ere erori;

 Baten orde hor ginen lurrean lao eri!

 

 6

 

 Ene azken othoitza egin dut, zer gerta:

 Oihal bat hedatu dut, seinale pollita;

 Agian urrunetik hura ikusi-ta

 Norbait jinen zaikula, Jaunak igorri-ta.

 

 7

 

 Haiduru daudenentzat zoin luze denbora!

 Lauek burua hutsa, barnean sukarra;

 Begiak churiturik beha orotara;

 Norbait aditu nahiz beharria para.

 

 8

 

 Orenak badoatzi, nehor ez ageri.

 Erdi hilak hor gaude etsimenduari,

 Aldizka dei eginez nor gure amari...

 Gaichoek balakite gure penen berri!

 

 9

 

 Trenpe-tchartu nain eta deusi ez ohartu.

 Nere baitaratzean baitut atsinhartu:

 Erizainak nituen laster ezagutu...

 Iragaile batzuek ginduzten salbatu.

 

 10

 

 Segur ederretarik eskapatu gira;

 Lauek ukaiter dugu hobitzat Sahara.

 Bego hemen petrola, moltsen joridura;

 Killa jin bezain sarri itzul Sortherrira.


inprimatu