inprimatu
Zaharrer-segi
Izenburua:
Zaharrer-segi
Sinadura:
(Errefera)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Errefera

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1992.zk.
Orrialdea:
5

Zaharrer-segi

 

(Errefera)

 

 1

 

 Baigorriko herrian pilotari dire

 Zaharrer-Segi hori ohoratzen dute

 Eskuz ala xixteraz dira berdin trebe

 Adinaren gatikan beti gazte dire.

 

 2

 

 Pausuco trinket hortan atzo ziren ari

 Gaztetan aintzinetik, botan Kurutxari

 Errotabeherea lagun zerbitzari

 Kontrarioak aldiz, izenez Lau Herri.

 

 3

 

 Zaharrer-Segi jali gaztetan xapeldun

 Bota bortitza zuen Kurutxaek egun

 Gibeletik Errotak pettorik ez nihun

 Horien bentzutzeko ez zen behar putrun.

 

 4

 

 Bigarren partida zen, labur eta hisko

 Urruty eta Fontan zirelakotz Jainko

 Falxa ta Erramuspek egin petto frango

 Gisa hortan xapela Urruty rendako.

 

 5

 

 Baigorriko legea, oi, zaharrer segi

 Pasaka ere dira nagusi deneri

 Luze jokoan ere dute beso begi

 Baionak bakarrik du joanen heieri.

 

 6

 

 Negua ala uda bardin Baigorriko

 Lehen mailan pilota dute ezarriko

 Berterretx, auzapez ta hainbeste herriko

 Zaharrer-Segi dute gora ekarriko


inprimatu