inprimatu
Iholdiko eliza
Izenburua:
Iholdiko eliza
Sinadura:
Errefera
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Errefera

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
970.zk.
Orrialdea:
5

Iholdiko eliza

 

Errefera

 

 1

 

 Piarres Hegito jauna, aspaldiko urtetan

 Ez zira nik uste izan Iholdiko elizan,

 Nigarren xukatzia gatik hotza dauka kanpoan,

 Gorputzak eta bihotzak emanik berokian.

 

 2

 

 Barnea tinduz ta urrez pinpirin ezarririk,

 Herritar ofizialek jargiak moldaturik,

 Aldare eta galeri ederki apaindurik,

 Ez daike Eskual-Herrian anhitz ederragorik.

 

 3

 

 Kanpoaren edertzea, lan dorpe ta luzea,

 Kontseiluko gizonekin merak hartu xedea,

 Teilatutik hasi eta denaren berritzea,

 Kanpoa egin beharrez eder nola barnea.

 

 4

 

 Hots gaitzean lanak hasi, huna teilatu berri,

 Murrueri ere eman harginek bi zafraidi,

 Kanpoko etxola hartaz baitzira griņan jarri,

 Ez egin odol gaixtorik, berrituren da sarri.

 

 5

 

 Ez dira obra guziak bururaino helduak,

 Ez baitira orainokoan sosdunak ohartuak,

 Iholdiko elizari dituela diruak

 Ororen buru kenduko bere azken nigarrak.

 

 6

 

 Barkatu, Hegito jauna, eginik arrapostu.

 Milesker gure eliza duzulakotz aipatu.

 Besten hutsen ikustea ez ditake bekatu,

 Bainan heien estaltzeaz behar norbeit griņatu.

 

 7

 

 Iholdiko Besta-berri, eder hunkigarria

 Zure kopletan daukuzu zuhaurek laudatia.

 Errezebi zazu hemen gu denen gomitia,

 Duzun ikus zure begiz elizaren IRRIA.


inprimatu