inprimatu
Aphez berri bati
Izenburua:
Aphez berri bati
Sinadura:
Erramouspe, Peyo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erramouspe, Peyo

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
572.zk.
Orrialdea:
3

Aphez berri bati

 

Erramousope, Peyo

 

 1

 

 Jesusek erran Zion: Petri hunat haugi!

 Arraintza utzi-eta eni jarraik hadi!

 Galde bera egin du zure bihotzari,

 Aphez egin behauzu ene zerbitzari.

 

 ERREPIKA

 

 Laudorio, ohore, aphez berriari:

 Betikoz eman baita Jesus maiteari.

 

 2

 

 Zuk orduan onhartu Jesusen galdea;

 Eskolan hartu behar da jakitatea,

 Satanek liluratu nahi du gaztea,

 Debalde hedatu du zuretzat sarea.

 

 3

 

 Arimentzat gatza da apheza lurrean,

 Eta, ere argia ilumbe beltzean,

 Jainkoaren ordaina, kofesionalean;

 Arimen ezartzeko zeruko bidean.

 

 4

 

 Benedika ait'amak eta aurrideak!

 Ahide adichkide herriko jendeak!

 Bozkariatzen gaitu zure aphezteak,

 Jainkoari osoki hola emaiteak.

 

 5

 

 Jainkoari eskerrak, egun eder huntan,

 Othoitz ezin dezogun guzien huntan:

 Aphezak izan diten gure herrietan,

 Behar haundia baita bazter guzietan.


inprimatu