inprimatu
Gauaz irrintzina
Izenburua:
Gauaz irrintzina
Sinadura:
Erramouspe, S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erramouspe, S

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
204.zk.
Orrialdea:
4

Gauaz irrintzina

 

Erramouspe, S.

 

 1

 

 Mendi mazelak behera jautsia da ilhuna,

 Ezeztatuz bere pean zelhai eta oihana.

 Bazter etche batetarik tiraka estekari,

 Chakur bat ari da luzaz, saingaz errek'otsari.

 

 2

 

 Urrunean gau beleak ouhouriaz dabiltza,

 Haritzetik Haritzera kurrituz Oihan-beltza...

 Bet betan huna nun diren den guziak ichiltzen

 Dutelarik oihanean irrintzina aditzen.

 

 3

 

 Nigarretan boz mehea marraska bat iduri

 Ochenduz eta azkartuz altchatzen da emeki

 Eta irri samin batek du gero bururatu

 Garrasiaz oiharzunak emanez errepostu.

 

 4

 

 Arth'izarra zeru zolan ņir-ņir ari delarik,

 Oh! zoin bakan aditzen den irrintzina jadanik

 Bere arbaso maiteen odol hura othe du,

 Eskualdunak zorigaitzez, bethikotzat ukatu!

 

 5

 

 Duela hamabi mende, Ibaņeta aldean,

 Irrintzina aditurik hegaldatzen airean.

 Errolan gaitzaren kontra zombat othe gerlari,

 Oihu hera ihardetsiz lotu zen guduari?

 

 6

 

 Zombatak, gure artean, dagozin uzkurtuak,

 Beren eskualdun-tasunaz zombat ahalgetuak;

 Orreagan irrintzina egin duen odola,

 Ahalge tzar batendako ez da hambat achola!

 

 7

 

 Irrintzinak duelarik mendian ihardesten,

 Oiharzuna lotsaturik laster da hegaldatzen

 Eta juaiten, nola dohan aiziarekin lanoa,

 Har-ziloan uzkurturik lo zagon arranoa.

 

 8

 

 Irrintzina aditzean, othoi zu eskualduna,

 Orhoit zaite zer izan den arbasoen omena.

 Zeru zolarat behatuz arranoaren gisa

 Atzar zaite eskualduna; utz zure beldur hitsa.

 


inprimatu