inprimatu
Urte xaharra
Izenburua:
Urte xaharra
Sinadura:
Erramouspe Ezponda, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erramouspe Ezponda, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2043.zk.
Orrialdea:
5

Urte xaharra

 

Erramouspe Ezponda, Pierre

 

 1

 

 Urte xaharra joan da eta jin berria

 Laurogoi eta hamar dauka zenbakia.

 Huni beha baitago ja mundu guzia

 Enetzat segurikan arras berezia

 Erretretan sartzeko eman daut grazia!

 

 2

 

 Gure Jaun auzapezak bere lagunekin,

 Karia hortako daut komita bat egin.

 Xede bat bazutela hartua berekin

 Andrea hartu eta hunat nadien jin,

 Besta egin ginezan denek elgarrekin.

 

 3

 

 Urte berri uros ta xantza on deneri

 Eta partikulazki familiatueri.

 Desira bizienak gazte haukieri

 Amodioz dezaten lagun bat ekarri

 Bizia emaiteko Aldud'herriari.

 

 4

 

 Mahain eder huntara nauzue ekarri,

 Estimu egiteko nik egin lanari.

 Esker onak milaka herri gizoneri,

 bai-ta ere eskerrak herriko jenderi,

 Eskerrak Jaun ertora, eskerrak Jaunari.


inprimatu