Erauskin Errotariari
Ernaizu
Urte-berri egunean,
Atoz bazkaltzera;
Nere ustez goseak,
Geldittuko etzera;
Aski dezu jakiteko,
Begiratzea eltzera;
Ta bideari jarraitzeko,
Bizkortuko zera.
Ondo jarraitzeko,
Bear du ongi asi;
Galdu etzaitezen,
Bidea lena ikasi;
Zintzo lanari ekiń,
Etzaitezen nasi;
Eragozpen asko dago,
Arkaitz eta sasi.
Zure ibillialdia,
Ara nik antolatu;
Andoaingo Geltokian
Plazaolan sartu;
Lekunberrin jetxi-ta,
Etxarriko kamioa artu;
Bta Amaiketako,
Apezetxean agertu.
Egun ori igarota,
Bidaramonian;
Gertu jarriko zera,
Barriolaren etxian;
Artuko zaitu berak,
Umore onian;
Jarraitzeko gero,
Asitako lanian.
Agertu bear dizut,
Nere naimena;
Esku-makilla badezu,
Ordain-sariz emana;
Zure antz-iduri,
Esku ondoan deramana;
Ura onera ekarri,
Zatozean neregana.
Urte sasoi ontan.
Ekaltza egitia;
Izango litzake,
Milagro txikia;
Beraz artu besapian,
Zure aterkia;
Naiz beltza izan,
Ala izan berdia;
Aundia izan ezkero.
Berdin da merkia;
Eta ola bukatzen da,
Nere olerkia.
|