Apeztegiko Bordatik
Ernaizu
Entzun det sarritan,
Dabiltzela lapurrek;
Neroni ere zerbait,
Artu nindun bildurrez;
Orain proatu det,
Ez direla gezurrek:
Autsi bearrak daude,
Mamik eta ezurrek.
Gurutze donearen Elizatxoa
Daukat nere borda ondoan;
Bere barruan sartzea,
Jarri zitzayen gogoan;
Baita ere ortarako,
Bere artaraño joan;
Baña beren asmoak ez dira,
Ongi atera oraingoan.
Beren azioa egiteko,
Jarri ziran ustez gertu;
Langa zuture ta aizkora,
Bere artan dira agertu;
Giltze sarrallaren mia,
Indarrez zuten okertu;
Eta ataria irikita,
Bere barruan sartu.
Bide txarrean dabillena
Beti dabil kezkso;
Lapur txiro oyek ere,
Ez zeuden oso alimoso;
Iges egitekoan binzet,
Aizkora etzuten jaso;
Gizonak egiten au,
Majiña bat alper paso.
Bederatzi laurleko,
Zeuden txanponetan;
Oyek ere artu gabe,
Utzi zituen bertan;
Etzuten an zegoanik,
Artu ere ezertan:
Ez dakit zertaz sartu,
Orrenbeste lanetan.
Neskatil bat zan igaro,
Andik garai artan;
Ure ikusita ziur
Asi ziran zalapartan.
¡Ayen bildurre
Andik igesi!
Beren muturre
Nai nuan ikusi.
Ludi ontan bada,
Majiña bat kirten;
Jolastendienak,
Lagun urkoaren kalten;
Lana zeidan jarri,
Ataria berritzen;
Asi nitzan sarri.
Ta ongi da arkitzen.
Gaizki egin duanari
Bear diogu barkatu;
Gaizkiegilleak apaltasunez,
Baldin badu eskatu;
Aizkora ematea,
Nago ni gertu;
Nere aurrea jabea,
Nai badu agertu.
|