Apeztegiko Bordatik
Ernaizu
Euskaldunak bear degu,
Gure izkuntza maitatu;
Bildurrik gabe edonun,
Bere onekin mintzatu;
Baldin bada norbait,
Nai duana oņazpiratu;
Gorozti makill kozkor bat
Bere bizkarrean dantzatu.
ARGIA dabil benetan,
Gure euskeraren alde;
Ikusten du zorionez,
Makiņabat sukalde;
Bere saneurriaz,
Egiten badezu galde;
Esango dizut dala,
Ortxe, ortxe "debalde".
|