Mulla uarte ta bederatzireun
Ereņozu Ballarako Luistar
I
Milla urte ta bederutzireun
irurogei ta bostian,
Ilbeltz illaren amazapian
jokatu zan Donostian.
Aizkolarien zeingeiagoka,
nai zuna Espaņi guztian,
Ta sei euskaldun bildu ziraden
ango sarien eskian.
II
Bizkaiatik bat, Gipuzkutik bi,
eta beste iru napar,
Seirak batera bota zituzten,
neurtu zezatela alkar.
An egun artan gertatu zana
joko geienak or dakar,
Onen guziak bilduta ere
batek irabazi bear.
III
Amabiņa egur jarri zizkaten
irurogei ontzakuak,
Abildadiak neurtzeko, noski,
izango dira naikuak.
Danok aobatez esaten degu
ura ikusitakuak,
Iņork pentsatzen eztun tokian
kantatzen dula kukuak.
IV
Gorritiarra gogor ari zan
lenbiziko egurretik,
Mutill bizkorra, ta nerbioak
irten zitzaizkan neurritik.
Amaikagarren puska ebaki
zuen bastantez aurretik,
Ta azkenean txapela galdu
iru segundorengatik.
V
Azkenengoan asi ziraden
gauzak zijoazen estu,
Ordun daukana agertu bear,
geroko uzterik eztu.
Polipaso, zuk egin zenduna
nola ordea sinistu,
Lendabiziko egurra baņo
minutu bat leno moztu.
VI
Ardi galdua bezela ibili
edade ederrenean,
Ogeitamalau urte eginda
asi aizkora lanean.
Aurten berrogei ba-dituzu ta,
oraindik sasoi onean,
Danen txapeldun jarri zerade
aitondu zeradenean.
VII
Zartuta gero asi ziņaden
egur oiek ebakitzen,
Olakoa izan zindezkeanik
etzitzaigun iruditzen.
Zenbateraņo irixten zeran
zalla dago igerritzen,
Kolpe bizia, ta petxu ona;
indarrik etzaizu aitzen.
VIII
Gorputz aundia daukazu baņa
eztezu oso motela,
Len asko geunden orrelakorik
sinisten ez genduela.
Gaur ikusita aitortzen degu
onena zu zeradela,
Santo Tomas'ek jesukristo'kin
egin zuena bezela.
IX
Polipaso, zuk egin dituzu
marka ikaragarriak,
Olako seme askorik eztu
mantendu Euskalerriak.
Baņa arbola zarran ondoan
ba-datoz gazte berriak,
Ta oien aurka jun aurretikan
ondo garbitu begiak.
X
Aizkolarien txapela dago
Ernaniarran eskuan,
Argi oneko eguzki printza
sartua da Gipuzkuan.
Jaungoikoaren saria da ta
gorde kutxa urrezkuan,
Ta guur daukazun sasoi orrekin
eduki urte askuan.