inprimatu
Esku pelotari txapeldun Atano'ri
Izenburua:
Esku pelotari txapeldun Atano'ri
Sinadura:
Erauskin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erauskin

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
24.zk.
Orrialdea:
154

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Esku pelotari txapeldun Atano'ri

 

Erauskin

 

 1

 

 Millaz gaņera bederatzi eunda

 urte ogeita seigarrena,

 urri illaren ogeita amaikan

 oroigarrizko eunda;

 Donostia'ko plaza berrian

 ura zan partidu ona

 bizi guztiko damutan dago

 ikusten izan ez dana

 

 2

 

 Partidu ori eskuz jokatzen

 ziranak manorik mano

 alde batetik Mondragones ta

 kontra Mariano Atano;

 nork uste zuan Azkoitiarra

 iristen zanik ortaņo,

 irutantoz galdu Mondragones'ek

 gogor saiatu zan baņo.

 

 3

 

 Azaroaren zazpian berriz

 jokatu zuten bigarren,

 Gipuzkoako armak egiten

 erri ospatsu Eibarren;

 Mondragones'ek oso bizkorra

 asiera egin zuan aurren,

 ogeita bira amaberekin

 atzetik gelditu arren.

 

 4

 

 Mondragones'ek egin zituan

 aurreneko bost tantoak,

 arrankea jodu gazteak berriz

 gero ziraden kontuak;

 biok garbiro erakutzirik

 zeuzkaten talentuak,

 ikusle dena arritua du

 Atanon mobimentuak.

 

 5

 

 Mondragones asi zanean

 bentaja orretan aurrena,

 gizon batzuek lasai eta

 estu bestien barruna;

 azkoitiarrak astendu guztiz

 arrankerik gogorrena,

 lenengo pozak egon ziranak

 eztutu ziranurrena.

 

 6

 

 Atano'aren sake boleak

 etziran gero goxoak,

 zarrarenak ere oso gaiztoak

 baņan geienak jasoak;

 orregaitikan esaten zuan

 plazan publiko osoak,

 erroma aiderik etzeukatek

 orren belaun da besoak.

 

 7

 

 Mondragones amar urtean

 bera txapeldun izanik,

 oraindik ere nork uste zuan

 obeagorikan zanik;

 mundu onetan eziņ izandu

 bada betiko gizonik,

 galdu du baņan pin jokatuta

 ezda zer gaizki esanik.

 

 8

 

 Euskal-errian Atanok ez du

 oraintxen aitormen gutxi,

 esku pelotarin txapeldun nola

 eginduadan iritxi;

 Mondragones'ek amar urtetan

 egukita dio utzi,

 opadiogu urte geigoan

 berak deiola egutzi.

 

 9

 

 Eibartikan irabazita

 Azkoitin sartu zapean,

 ongi etorria zeņek egiņa

 bazuan aldamenean;

 soņu ta kantu festa aundia

 zebillen orri danean,

 ezda izandu ederragorik

 gizonan gogoenean.

 

 10

 

 Oraindik dira beste partidu

 batzuek jokatutzeko,

 toki askotan naia dela ta

 oriek ikusitzeko;

 bakarrenbat bai utzi lezake

 Mondragones arentzako

 baņan usteda berak naibadu

 denak Atanorentzako.

 

 11

 

 Plaza oietan sartu dirade

 millaka asko euskaldun,

 bateonbatek ezdakit joana

 damu izandako aldun;

 batzuek ziran irabaziak

 besteak baitare galdun

 or konpon bitez Atano beintzat

 eskuz pelotan txapeldun.

 

 12

 

 Mundu guztian zabaldutzeko

 partidu oien berriak,

 berekin nola txapela duan

 Atano pelotariak;

 semejatorrak beti baditu

 Azkoitiako erriak,

 guztien onran amabi bertso

 Erauskin errotariak.

 


inprimatu