Negoziazioa
Epelde, Ander
1
Momentu hontan bertso kantari
egin nahi nuke aproba
eta askori esango diot
egi batzuek gustora
ez zoazte inola
errepresioz gora
guk estutuko gerriak
bene benetan une larriak
ditu gaur Euskal Herriak.
2
Egia esanda jarri zaizkigu
guri gauzak oso zailak
baina oraindik etsai maiteak
gu ez gaude noski hilak
izan zaitezte abilak
kendu guardia zibilak
orduan pozezko eguna
zorionean lortuko dugu
herrian askatasuna.
3
Herri honetan beti nahi dugu
denok egizko bakea
ea horrela behin betirako
itzaltzen den armen kea
hautsi daigun katea
hori zuentzat kaltea
zoazte bada etxera
PSOEtarrak joan zaitezte
betiko Madril aldera.
4
Nola liteke Euskal Herrian
etsaiarekin bat egin
eta gainera herrian aurka
tamalez gogor ahalegin
gehiago ez hitzegin
zuentzako bai gogorra
herriarentzat traidoreak
ez dute joera jatorra.
5
Mundu guztiak jakin dezala
gu euskaldunak gerala
egia hori uka nahi duenai
sartu kaskarrean bala
euskalduna da apala
baina noski ez hutsala
dihoa bide argian
alper alperrik ari zarete
nortasuna ito nahian.
6
Egurra ematen herri honetan
zorionez duzue jai
hala eta guztiz gizon garenez
zigorrak ez ditugu nahi
ipini arpegi alai
laster libre gara bai
ta hori goaz lortzera
zorionean muga guztien
gainetik goaz aurrera.
7
Frantzia eta Espainia entzun
gure askatasun nahia
eta mesedez ez zaitezte ba
hori ukatzen saia
zeren daukazue jaia
bait gara nazio gaia
naiz ta herri txikia izan
burua beharko makurtu.
8
Arrazoirikan ez duzuenez
bakarrik armen indarra
hala ta guztiz geureari eusteko
oraindik badugu garra
egoera da txarra
gutxi galtzeko beharra
galtzaile aterako etsaia
guk aspalditik dugu gerturik
negoziazio mahaia.
9
Berriro ere esango dut nik
gu ez gara espainolak
beste aldekoak ere ez dira
frantsesak lagun inola
agiriak diote hola
hori ilun dagola
honi uzten diogu tokia
Euskal Herrian zorionean
nagusi da utopia.
10
Utopikoak ez dugu galdu
irabazteko esperantza
barru barruan sarturik dugu
independentzi arantza
hortan goaz gorantza
ematen diogu antza
helburua dago argia
utopia hori Euskal Herrian
aurki bihurtuko egia.