Nire seme Asiertxuri
Enbeita, L.
Amaren bihotzeko
Arantza loria
Amarentzat zarratu
Ezin dan zauria
Amaren aingerutxu
Maitasun, penia
Pozez ta arazuz bete
Dauztana bizia
Amaren naigabeen
Errurik gabia.
Sei urte bete duzuz
Zoriontsu zara
Bihotzez egunero
Zoaz borrokara
Beti jokatu nahian
Besteen erara
Txoritxuak lez aske
Bizkor ona ara
Zuri begira pozez
Zoraturik gara.
Euskal Herrian izan
Senduan jaiotza
Bertan lotua duzu
Bizi ta bihotza
Egunero euskaraz
Amaren abotsa
Ikastolan daukozu
Einbehar zorrotza
Nahi ta ez izan behar
Erdaldun arrotza
Euskaldun naiz erdaldun
Bardin gehienentzat
Problema bat izanik
Euskal sendientzat
Euskadi ez ete da
Aberri danentzat
Izkuntza bi ikastea
Gatx bada heurentzat
Euskara izan dadila
Euskaldunarentzat.
|