Eguberri
Zalduby
1
Artzainek
Gau min huntan,
Argi eder hunek gu
Nundik argitzen gaitu,
Orai bet-betan?
Aingeruek
Ez, ez izan
Beldurrikan,
Salbatzailea baita sortu gau huntan.
Huna nun den,
Bethelemen,
Haur ttiki bat egina zuentzat hemen.
2
Artzainek
Oi! hauche da
Aingeruzko kantua!
Jausten zaiku zerua
Guri lurrera.
Aingeruek
Ez, ez izan
Beldurrikan, etc.
3
Aingeruek
Heia tchar bat
Hura da sor lekhua
Duena hautstua
Jaunak beretzat.
Artzaiaek
Goazen, goazen
Higi gaiten
Bethelemerat gaitu Jaunak galdetzen
Haur maitea
Gure beha
Lastoan han dagoku, Salbatzailea.
4
Aingeruek
Zein maiteki
Duen amak trochatzen,
Bulharrez kontsolatzen,
Haur gaicho hori
Artzainek
Goazen, goazen,
Higi gaiten; etc...
5
Aingeruek
O gizona,
Hi salbatu beharrez
Zagok haurra nigarrez,
Askan etzana.
Artzainek
Goazen, goazen,
Higi gaiten; etc...
6
Aingeruek
Jainkoari
Lorietan zeruetan;
Bakea mundu huntan
Jende ontzi.
Artzainek
Goazen, goazen,
Higi gaiten;
Bethelemerat gain Jaunak galdetzen.
Haur maitea
Gure beha
Lastoan han dagoku Salbatzailea.
|