Churiko. Mehetegiko Chakhurra
Zalduby.
Mehetegiko chakhurra,
Zangoz, errainez makhurra,
Berga bat luze muthurra,
Larrutik hurbil hechurra
Urthe guzian barura
Zeren zen lekhu chuhurra
Amak ttikitik utzia,
Esnerik gabe hasia,
Tripa errainei josia,
Uliek jaten hasia,
Churikok bere bizia,
Hola derama guzia
Mahain-petik kokoriko,
Begira dago churiko.
Artho achaltto bat noizko.
Othe zaion eroriko.
Nausiak emaiten daizko
Dohan hortik bi ostiko
Chakhur gaichoa holakoz
Merke hazten zutelakotz,
Tripa hutsik, trichte gogoz,
Pleinuz zagon egun oroz,
Hatzka zangoz eta besoz
Nihun ez zauken kukusoz.
Ohoinak ziren noiz nahi,
Haren sanga ilhaunari,
Baratzetik irriz-ari;
Bera orobat behari!
Gero ichiltzea sari,
Jo, harrika chakhurrari.
Zembeit gau egun bakharrez,
Gorde egonik herabez,
Agertu zen jan beharrez,
Hamikatua nigarrez,
Estalia zaragarrez,
Lakhastaz eta zakharrez.
Sukhaldean nihor ez da;
Sartzen da chakhur herresta,
Errekia zen prest presta
Zeren zen herriko besta.
Usain, milik'eta jasta,
Dena jaten du has-eta!
Etcheko andre khechua,
Hor heldu da hats hantua;
"Potzo madarikatua
Eia hor, usu usua,
Nik hauts artean burua,
Egik hire ordenua".
Ordenuak hau du beltza:
Oro uztea bertzentzat!
Churikok badaki ontsa.
Nori zer utz, nola phentsa.
"Etchek'andreari gantza,
Nausiari azken putza."
|