Kuku entzun nebala
Enbeita, ("Urretxindorra")
Kuku entzun nebala / gaur ogei egun,
baso-baratzak legez / aurkitu nindun,
txiro ta illun,
orririk ez lorarik / etzala iņun.
Kukua izan arren / txori ain zurra,
udabarria zaintzen / guztizko zurra,
aurten guzurra
dala esan legike / aren agarra.
Aurten etorri jaku / iņozko goixen,
eztarri ederrauaz / asko ni baixen,
alai ta gixen;
baņa eztakit lanok / zelan dabixen.
Ni baiņo askoz zarrau / da bai kukua,
nire aitita baiņo lengokua,
ez ain kokua;
aurten egin dau baiņa / egitekua!
Usterik orain zala / bai udabarri,
neguan etor dala / oin dan igarri.
Oin dabil larri,
lore ordez txingorra / daukala sarri.
Uda-jantzi txairuaz / eldu jakuan,
usterik eguraldi / txar danak juan
ziralakuan;
orain estalgi billa dabil auzuan.
Kukua, zetan eztok / kuku egiten,
lotsaz or egon barik / egun argiten
txingor-euriten?
Etorri obe zuan / udabarriten.
Kukuak uste eban / lenau bezela,
negua ta udia / bardin dauzela.
Baiņa... bai zera!
Aldatu dira... beste / gauzen antzera!