Bildoltcha eta oxoa
Zalduby, G.A.
Primadera goiz batez
Chirripa batera
Bildotch bat ama gabe
Gan zen edaterat
Antchet ari zelarik
Churga churga bera,
Oxoa oianetik
Zitzaion atera.
Oxoak gorochago
Chirripan sarturik:
"Ur au, erraten dio,-
"Zikintzen dautak ik."
Bildotchak errepusta:
"Jauna, nik segurik
"Emendik ez dezaket
"Zikin zure urik."
-"Kichkil tcharrra, oroit nauk,
"Jaz i ari intzen
Ene omen onaren
"Orotan funditzen."
-"Jaz ni oraino, jauna,
"Sortzekoa nintzen:
"Amaren ttittira naiz
"orri ere biltzen."
-"Ire anaia zuan
"I ez balin baaiz."
-"Ez dut nik anaiarik,
"Ume bakarra naiz.
-"Ox zuetarik bat duk
"Entzun dudana naiz,
"Nere kontra erralen
"Zer nai ele gaitz."
Ortan zen bildotchari
Oldartu oxoa
Eta bi klaskaz zuen
Irexi gaichoa.
Azkarra duenean
Partida flakoa,
Auzia zoinena den
Erran gabe doa.
Oxoak bildotchari
Egin zioena
Jainko legetik kanpo
Nork orai kondena?
Gizon legez ez galda
Noren den zuzena
Galde zazu indarrez
Zoin den nausi dena.
|