Izaro
Enbeita, Kepa
Izaro ugartea,
Izaro, Izaro,
Laida'tik ur-urrian
Luzaro luzaro
Itxasoen altzuan
Azke ta gozaro
Iñoiz gogaitu barik
Beti antxe dago.
Goyan, zerua eta
Beian itxasoa
Onek damotsolarik
Besarka gozoa
Bera da ugazaba,
Bera gurasoa,
Beti azke bizi dan
Zorionekoa.
Urtiak igaro ta
Urtiak irago,
Ez zartu ez gaztetu,
Sen batian dago,
Zirkiñik egin barik
Arau ez onago:
¡Gaurko gizonok baño
Zerbait sendoago!
|