Bettirisants.
Zaldury.
1
Bettirisantsez aspaldi dik
Ez zela deus berri handirik;
Zioten ehortzi zutela bizirik.
Lurpetik ilkhirik,
(Ez duk ez irririk);
Munduz mundu herratua ibilirik.
Oraikotik ditik Bettirik:
Indarrak hartu guk utzirik:
Hor ziagok kargu handitan jarririk
2
Bettirisants bai lehen ere
Zer den aski jakinak gare:
zer nahi miseria eta dolore.
Demboraz hain pobre.
Orai zer podore!
Zorri hilik phiztuen emperadore.
Gaichto eta tzarren fagore,
Hetarik duela ohore:
Jende zuzenak orai behar du gorde.
3
Bettirisants lehen ardura
Balinbazabilan barura,
Orai hargatik gizenik dik itchura
Amarru segura
Jin zaiok burura
Hain aphaletik igaiteko tronura.
Pherekatuz jende makhurra,
Egiatzat salduaz gezurra,...
Holache zembat ez dik bildu eskura?
4
Bettirisanrts dugu lehena
Lege hau ezarri duena:
lndarraren metreko dela zuzena.
Nor baita mendrena,
Hark dik hark hobena:
Gaichtagin azkar bat gero nork kondena?
Orai guziek dakitena
Ofiziotan den tcharrena
Omen da kontzientzia dunarena.
5
Bettirisantsen politika:
Bera lacho bertzeak tinka:
Gero "biba la liberte" errepika.
Jendea dabilka
Ehoa zaphilka,
Legar eta lege berri ukhaldika.
Nausi nahiz oro gaindizka,
Bainan oro ezin aldizka;
Diote hori dela errepublika.
6
Bettirisanstarren Jainkoa
Da mundu huntako gozoa.
Erlichione libro eta lazoa.
Aphez gabekoa,
Erran gabe doha,
Gure chakhurrak dik hola holakoa.
Gerokotzat bego geroa:
Bainan damurik herioa
Hoieri ere zaiote jin gogoa!
7
Bettirisantsen soldaduak,
Framazon beltzak deituak,
Nun nahi zaizkigu nausi pharatuak,
Zer nahasmenduak!
Kalteak, gastuak!
Derrazkharren hoien gobernamenduak!
Jainkorik ez nahiz munduak,
Jabe hoiek ditik hartuak:
Ez dik gaizki irri egiten debruak!
8
Bettirisantsen zangopetan,
Oi! zembat dabiltzan herrestan!
Eta zembat den haren aztaparretan!
Bai aberatsetan,
Bai nekhatzaletan;
Zembat libro uste'ta diren gathetan!
Bizitze gisa batzuetan,
Jainko legez trabatuetan,
Bettiriri daude oro lorietan.
9
Bettirisantsi bertze asko,
Begiak itsutuz darraizko
Hek ere naski on baitire hortako...
Zeren diren gaichto,
Ergel edo asto,
Arren mundu huntan zembat den holako!
Deus onik ikhasi gabeko,
Bihotz flako, chilodun kasko,
Bettiriri hoik oro ongi dohazko.
10
Bettirisantstarren haurreri
Eskola zor zaie deneri;
Bainan eskolan Jainkorik ez zilhegi.
Gero da ageri
Behatuz hoieri,
Han ikhasietan direla trebegi.
Berthuteaz nihor ez bedi
Hoier mintzatzerat atrebi.
Ez galde jendetasunik abreri.