Belea eta acheria
Zalduby
Bele belchak haragi
Puska bat mokoan
Jan gogoan zagokan
Haitz baten kaskoan.
Acheria ihizin
Han gaindi baitzohan
Usainka eta beha
Trikatzen zaio han.
Egun on, Murde Belea,
Zer jaun ederra zu!
Zure lumen dirdiraz
Liluratzen nauzu.
Kanatari eder baten
Fama ere duzu:
Nahi zintuzket entzun
Eia, kanta zazu.
Belea lorietan
Hasten da kantatzen,
Duelarik zehe bat
Mokoa zahaltzen.
Bere zitzia zaio
Lurrerat erortzen,
Acheria hain chuchen
Altchatzeko han zen.
Acheriak milisker
Dio beleari
Ez gaitela to fida
Lausengariari.
Ez, eta ere gure
Eder usteari,
Jaki hau daiat hartzen
Hitz on horren sari.
|