Bada Jainko bat
Zalduby
1
Mintza zaitezte iguzki,
hilargi'ta izarrak,
Itsasoa, ihurtzuri,
haize, hedoi, uharrak;
Abre, chori, arrain, ibai,
mendi, zelhai, ibarrak.
Oi mundua! nork egin hau?
hori niri erradak.
2
JainKoaK gaitu guziak
egin ezdeusetarik;
Bethdanik zen ber-bera,
zena bere baitharik.
Mundu hunek ez da nihor,
Jaungoikoaz bertzerik,
Ez hastetik egilerik,
ez iraunarazlerik,
3
Jainkoa da izate bat
diteken handiena,
Bethidanik zen bezala
bethi izanen dena.
Izpiritu garbi bat da
gorphutzik ez duena,
Ezin ikhus, egin ukhi,
ezin segur daitena.
4
Ontasun bai edertasun,
indar eta bothere,
Nausitasun, jabetasun,
guzian ditu bere;
Gu denak haren meneko
haren eskuan gare;
Har emanik baizen ez da
gutan onik deusen.
5
Iraganak, oraikoak,
ethorkizunekoak,
Gure gogoetak berak,
bai nola nahikoak,
Guziak ikhusten ditu
agerian Jainkoak
Debalde dire harentzat
ilhumpe'ta zokoak.
6
O Jainko egiazkoa;
zu zaitut adoratzen;
Ahuspez, ni hain ezdeus
natzaizu ezeztatzen;
Naizen guzia zuk nauzu
egin eta beiratzen.
Oi! ni zer bihotz gabea,
ez bazintut maitatzen!
|