Euskera maitagarria
Enbeita'tar Kepa
Geure asaba zarren odola
Daukagunarte zanetan,
Agertu daigun euskeldun antza
Geure arazu danetan,
Euskera zarra egarriz ito
Ez dein legorte onetan,
Egarri ori ase dayogun
Maite ba dogu benetan.
Itzak bakarrik indarge dira,
Egipenak ziņaldari,
Nor zelako dan bere egipenak
Erakusten dabe argi,
Euskaldun batek Euskal-Errian
Beti erderaz ba dagi,
Alperrik esan "soy vascongado"
Erdeldun utza da ori.
Jainkoak nai dau mintzau gaizala
Baikoitza beren izkeraz,
Doitxen doitxeraz egiten dabe
Baita Pantzen be pantzeraz
Gaztela'n barriz erderaz beti,
Guk zegaitik ez euskeraz
Gure ele maite onek ezpadau
Zer ikusirik bestegaz?
Ez dago emen zuri ez baltzik
Ez dago politikarik
Euskaldun orok euskera aldez
Egitia da bakarrik
Ex daigun iņor ostikopetu
Jaungoikuaren gurarik,
Euskeltzaletu gaizan ba danok
Iņor be geratu barik.
Ikasi daigun erdera, prantzez,
Naiz ingelezan elia,
Ikaste ori ontzat daukagu,
Baņa lenengo geuria.
Izkuntza danak gurgarri dira
Autortu nai dot egia,
Geuretzat baņa gurgarriena
EUSKERA MAITAGARRIA.