inprimatu
Euskalduna txapeldun
Izenburua:
Euskalduna txapeldun
Sinadura:
Enbeita Renteria, Kepa (E., E.K., Karatx, Kepa, Txindorra, Urretxindorra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Kepa

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
127.zk.
Orrialdea:
1

Euskalduna txapeldun

 

Enbeita'tar Kepa

 

 Euskalduna txapeldun nunai izan bedi

 ¡Gora Tolosa eta gora Elosegi!

     Biotzian Jainkoa,

     Eskuetan lana,

     Euskaldunak ikur au

     Noranai darama.

 ¡Tolosa'n, txapelgiñak eta Txapel Ola!

 Ludian zaball dabil zuen izen ona.

     Elkano'k lurrari eurt

     Egin zion lenengo,

     Eta txapelak ere

     Laister egingo dio.

     Txapela dan ederra,

     Txapela dan bikaña,

     Txapela dan apaña

     ¿Nork ez daki baiña?...

     Elosegi'ren txapelak,

     Botako ditu ginballak.

     Maiteko degu beti-beti,

     Euskotar geure txapel ori,

 Euskalduna txapeldun nunai izan bedi,

 ¡Gora Tolosa eta gora Elosegi!

 


inprimatu