inprimatu
Eretxi bi
Izenburua:
Eretxi bi
Sinadura:
Enbeita Renteria, Kepa (E., E.K., Karatx, Kepa, Txindorra, Urretxindorra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Kepa

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
82

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eretxi bi

 

Enbeita, K.

 

 Praiskuk:

 

 Neskatxa gazte eta mizkea

 eta milloi bi laurleko

 beraz dituan neskatilla bat

 nai neukek emaztetzako,

 ezeren bere kezkarik barik

 oparo bizi izateko.

 Baldintza onek dituanagaz

 nor baña, ni baño obeto?

 Beti aukeran, an or naiz emen

 nintzakek zorioneko.

 

 Pellok:

 

 Neskatxa gazte bikain mizkea

 eta gañera ¡milloi bi!

 baldintza orrek izan oi dozak

 askoren atsegingarri.

 Milloi bidunak... banaka bat bai,

 gazte mizkeak ugari...

 baña egizko garbi ta onak

 non nai eztozak agiri;

 oneitako bat irea baño

 atsegiñago yat niri.

 

 Epaia

 

 Ludi zoroan makiñatxu bat

 ba-yabilk diru atzian;

 baña zorion osorik ezin

 lortu diruaz utsian.

 Gure Jainkuak damoskanagaz

 pozik ba-daukak biotza

 eu izango az orain ta gero

 egiazko aberatsa.

 


inprimatu