Asto bat Errelekiekin.
Zalduby.
Asto bat kargatua
Erreleki sainduz,
Triki triki bazohan
Pampalina soinuz.
Jendea erreleki
Hoieri inguruz,
Zeinatuz pharatzen zen
Ukhurturik buruz.
Ohore hoi astoak
Beretzat zagokan;
Ez zuen egundaino
Holakorik ukhan
Jendeen agur hoiek
Ikustearikan,
Irrintzinaz hasten da
Lorian, jauzikan.
Norbeit ohartuz horren
Atrebentziari,
Oihuz hasi zitzaion:
"Ai Zer astoa hi!
"Ez gaituk ez agurka
"Hiri buruz ari;
"Bainan hik bizkarrean
"Deramakanari."
Zembat den bazterretan
Asto horren pare!
Zeren diren aberats
Baitute ohore!...
Aberatsak hartzekotz
Ohorea bere,
Behar luke diruaz
Bertzerikan ere.
|