Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (XXIX. Ameriketako bidean)
Zalduby
1
Huna jadanik hamar egun
Itsasoz itsaso uoala,
Nere sor etchetik hain urrun
Utzirik amaren hegala.
2
Ai! ene amaren nigarrak
Orai ez daude chukaturik,
Aita zenaz seme bakharrik
Baitzadukan konsolaturik.
3
Arreba, hor egon zaite, zu,
Ama maitearen aldean;
Jinen natzaiola errozu
Bai, urthe laburrik barnean,
4
Iñharak horra airez aire
Nun doazin alde hartara;
Hegalak banitu, ni ere
Ez nindeke, ez, hemen bara.
5
Ametsetarik nintzen barda
Aberats etcherat itzuli;
Bainan ene ametsa juan da;
Hartan oro zaizkit itzali.
6
Lore bat hauzo baratzean.
Ikhusi dut, eta han utzi;
Berari deus ez diot erran;
Igorriren diot goraintzi.
7
Hor berean, lore gordea,
Egon zakizkit, histu gabe:
Zu izanen zare neurea,
Zu, nik ditudan denen jabe.
8
Ene gazte lagun maiteak,
Sor-herriaz goza zaitezte.
Ni hortik hoin urrun juaiteak!
Oi! zoin nauen ezarri triste!
9
Hik, bai, diru gose zorrotza,
Nabilkak hola zoraturik;
Hik dautak gogortu bihotza,
Hik ezarri nauk itsuturik.
10
Aberastu nahi naiz, bainan
Zuzenez eta ohorezki
Herrirat heltzen naizenean
Dirudun fama ez zait eski.