Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (XXVIII. Mende jende mendre)
Zalduby
1
Lehengo demboretan
ez zela deus onik,
Maiz aditzen dena da
gazte hoien ganik.
Chaharra naizelakotz
erran gogo dut, nik,
Oraikoez badenez
errenkuradunik.
2
Diote berthutea,
fedea, odola,
Oraiko jendeari
guttitu zaizkola.
Hobe omen da orai
chikana, eskola,
Bakhotcha bere eta
bertzen ez achola.
3
Haurretik mainaz galdu,
gero gazte choro,
Gure seme alaben
haizu dire oro.
Burhaso'ta nausien
indarrak akhabo.
Beraz bazter chuchenik
gerokotz badago.
4
Zenbat alfer, edale,
aise bizi nahi!
Eta zenbat emanak
gurikeriari!
Zembat hortakotz aiher
Jainko legeari!
Aise jendetasuna
da ttikitzen ari.
5
Leheneko mendetan
hau zen, hau, zuzena
Denek ohoratzea
berthute zuena.
Orai zer nahi bidez
gora heltzen dena,
Hainitzen agurretan
omen da lehena.
6
Zuzen'eta makhurra,
elgarri guduan,
Aspaldi etsai handi
Zabiltzan munduan.
Jendea zuzenaren
alde zen orduan.
Indar gaitza du orai
makhurrik eskuan.
7
Fedea lehendanik
mendratua baita,
Bihotzen hotz idorra
erraitea gaitz da.
Bere burua beizik
nihor ezin maite,
Izanagatik ere
ama edo aita.
8
Ongi-egile gutu
orhoit da mundua;
Ahaidetan beretan
labur da dolua,
Hila hil; osoki da
etchetik khendua;
Bai eta hark utzia
harentzat galdua.
9
Huna orai zer laiten
askoren nahia:
Gezurrari ez dadin
gerlan har egia.
Zotzetik da zirin,
hazitik bihia.
Gezurra lege bada,
haizu da gaizkia.
|