inprimatu
Deun-Mikel eta euzkerea
Izenburua:
Deun-Mikel eta euzkerea
Sinadura:
Enbeita Renteria, Kepa (E., E.K., Karatx, Kepa, Txindorra, Urretxindorra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Kepa

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
599.zk.
Orrialdea:
2

Deun-Mikel eta Euzkerea

 

 Eguzkiak bultz-einda jaurti dau

 Gau itzal-kopetilluna.

 Oskarbi dago, itxaso bare,

 Ipar-aizetxu biguna.

 Goyan ta beyan leor ta itxaso,

 Dana da edertasuna

 Ospatuteko Deun-Mikel geure

 Zaindariaren eguna.

 

 Aintza goyetan Mikel deunari,

 Aintza donoki ta ludi

 Zure ezpatia dala nagusi...

 Ezagutuba izan bedi.

 Luzbel ta bere lagunen aurka

 Zeugaz gura dogu jagi,

 Zaitu gagizuz kistar gustiok;

 Zaitu egizu Euzkadi.

 

 Ezpata zorrotz ori arturik,

 Deun Mikel agurgarria,

 Etor-zakiguz kentzeko emen

 Daukagun erdelkeria

 Berai yagokon tokian jarri

 Daigun Euzkera garbia

 Bestela ¿zelan esango dogu

 Au dala Euzkelerria?

 

 Urietatik bidaldu eben

 Euzkerea baserrira,

 Uri-ondoko baserritik be

 Bultza-bultzaka mendira.

 Lotsaz... bildurrez berantz jasteko

 Aspaldi antxe bizi da,

 "Zatoz, Euzkera, zeure tokira"

 Noz entzungo daun begira.

 

 Aralar-mendi-gain orretatik

 Esau eyozu zeuk esan:

 "Zuaz, Euzkera, zeure tokira,

 Semiak artu zayezan.

 Deika daukozuz,.. lagundukotzut:

 Ezeizu bildurrik izan

 Uri, baserri, leor ta itxaso

 Gura dot bixi zaitezan."

 

 Entzun daigun, ba, euzkotar danok,

 Batez-bere gurasoak,

 Ondo entzun ba zer esateuskun

 Deun-Mikel Aralar'kuak:

 "Or ikastetxe zuben umiei

 Euzkera irakastekuak,

 Bialduzubez dan-danok ara,

 Onetsi zaizan Jainkuak."

 

 Beingo batian usteltzen dan lez

 Arima bako gorputza,

 Euzkadi bardin ilgo litzake

 Euzkera ilgo ba'litza.

 Atzerritarrak ondo dakite

 Nun dagon gaitz orren giltza,

 Baña eztabe au jaritxiko:

 Alper-alperrik dabiltza.

 

 Jayoten diran ume guztiei

 Ezarri euzkel-izenak;

 Dakigun danok itz-ein euzkeraz

 Ikasi eztakienak.

 Artu-emonak, idazki ta abar

 Euzkeraz erabil danak,

 Orra etsayok uxatuteko

 Diran izkilluik onenak.

 

 Gure Jainkua Euzkereagaz

 Gurtu ta poztuko dozu.

 Zori andia umiei olan

 Irakasten ba-dautsezu.

 Oun ederrok aiztuta emen

 Iñor ezpedi geratu.

 Ia, ba, danok ekin gogotik

 Euzkera'n aldez jo ta su.

 


inprimatu