Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (XXVII. Gaude gu eskualdun)
Zalduby
ERREPIKA
Zazpi Eskualherriek
bat egin dezagun
Guziak bethi, bethi,
gauden gu Eskualdun.
1
Agur eta ohore
Eskualherriari;
Lapurdi, Bisa-Nabar,
Zibero gainari:
Bizkai, Nabar, Gipuzko,
eta Alabari.
Zazpiak bat besarka
lotz beitetz elgarri.
2
Haritz eder bat bada
gure mendietan.
Zazpi adarrez dena
zabaltzen airetan,
Frantzian, Espainiari,
bi alderdietan
Hemen hiru'ta han lau,
bat da zazpietan,
3
Ekhalde Iberrian
noiz othe sortua?
Lau mila urthe huntan
hunat aldatua
Hain handi eta azkar
lehen izatua,
Orai gure haritza
zein den murriztua!
4
Funditua uholdez,
zar molez, ortziz;
Aizkorari arrotzek
adargoiak hautsiz;
Harrek ere ichilka
barnerik iretsiz;...
Haritz maitea, min duk
aphaltzea gaitziz.
5
Gure haritz hau, azken
mende hautaraino,
Zaharturik ere zen
eder bezein sano.
Bere lur hoin garbian
oso zagoeno,
Gainetik zoakona
behar zen arrano.
6
Hi haiz, Eskualherria,
haritz hori bera,
Arrotza nausiturik
moztua sobera.
Oi! gure arbasoak,
ez, othoi, ez beha
Zein goratik garen gu
jautsiak behera.
7
Eskualduna jendetan,
Eskuara mintzotan,
Lehen-lehenak dire,
jakinen ahotan.
Nahiz orai arrotzak
azpian hadukan,
Eskualduna, egoadi
Eskualdun herrunkan.
8
Gu gare, Eskualdunak,
berechiak beraz
Gure ethorkiz eta
mintzaira eskuaraz.
Nihongo arrotzekin
ez dadien nahas,
Arrotzek gur'eskuara
Ez dirote ikhas.
9
Gureak ziren lehen
bazter hauk guziak,
Arbasoek utziak,
hek irabaziak.
Guri esker Frantziak
eta Espainiak
Daduzkate dituzten
Eremu handiak.
10
Mairu beltza zelarik
Espainiari nausi,
Nabasen Eskualdunak
egin zion jauzi.
Hark ekharri gatheak
han gintuen hautsi,
Eta bilez bertzeak
igorri ihesi.
11
Orduan gure alde
oihuz zauden oro:
«Bere lurretan nausi
«Eskualduna bego.
«Frantziak, Espainiak,
«bai orai bai gero,
«Deus khendu gabe dute
«gerizatu gogo».
12
Agintz'hoitaz geroztik
gan dire demborak.
Ukhatu diozkate
hartzedunei zorrak.
Oi! indar makhurraren
lege latz gogorrak!
Galduez zuzendunen
alfer heiagorak.
13
Ez bahaiz, Eskualduna,
lehen bezein handi,
Aphaldu gabe chutik
bederen egoadi,
Odolez eta fedez
bethi berdin garbi,
Bethi tink'atchikia
hire Eskuarari.
14
Gureez gure lehen
hain libro ginenik,
Ezin ahantziz gaude
orduko zuzenak.
Zer ametsak ditugun,
zer orhoitzapenak!
Jaungoikoak bakharrik
badakizka denak.
15
Zuri gaude othoitzez,
Jaungoiko maitea,
Lagun zazu zerutik
Eskualdun jendea,
Begira dezan bethi
lehengo fedea,
Zor zaizkon zuzenekin
ardiets bakea.
|