Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (XXVI. Eskualdunak)
Zalduby
1
Eskualdunak nor eta zer garen
Ez dugu behar ahantzi
Ekhialdeko jendaia zaharren
Ginela lehen azkazi.
Iberrin ginen hasi
Bizitzen berech gure nausi:
Iberritar berberak hemen
Eskualdun ginen berezi,
Gure Eskualherri hautan lehen
Gure legez ginen bizi;
Sekulan arrotzik ez ginuen
Gure nausitzat onetsi.
2
Aberats bai hastetik aberez
Ibar eta mendietan.
Gero burdin, zilhar eta urbez
Lur barnetako mietan;
Eskualduna denetan
Antzedunena zen jendetan.
Gero abiatu zen urez
Bidaiatzen untzietan;
Pheniziatik ingurunez
Sartzen zen lur urrunetan.
Ezagun dire deiturez
Haren hatzak guzietan.
3
Hannibalen bai eta Pomperen
Gerla-gizonen erdiak
Eskualdun zalhu zailak ziren
Hoberentzat berechiak.
Nekhe, laster, jauziak.
Haurretik hala ikhasiak;
Beren bazter librotan deusen
Beldurrik gabe haziak;
Irrintzinaz gudura oldartzen,
Gero han ezin heziak.
Hek amorrik eman baino lehen,
Hilzera zauden guziak.
4
Goizik ginen gu girichtinotu,
Ja Jainkobatar ginenak;
Santiagok baigintuen argitu
Gu orotarik lehenak.
Ama Jainkoarenak,
Saragozen agertu zenak,
Bere Pilharra utzi daugu,
Hari berma gaiten denak,
Gure fedea ez du higitu.
Geroztik etsai gaitzenak;
Eskualdunak bethi etsai ditu,
Kristoren etsai direnak.
5
Basa jendez zelaiak gaindirik
Jen ginen mendietara;
Gero berriz Mairuak ethorririk,
Nihork ez zetzazken hara.
Heier buruz gerlara.
Noiz-nahi jausten ginen hara;
Bortz mendez hola jazarririk,
Jo ginuen Nabasera;
Berrehun mila mairu han hilik,
Itzuli ginen etchera
Librorik, gatheak guk hautsirik.
Espainia zen athera.
6
Eskualduna, zerbait hintzen ari,
Hire mendi hauk beiratuz,
Frantziari eta Espainiari
Mairuen traban pharatuz,
Biak hala salbatuz!
Hire saria zak irakus:
Libroenik utzi beharra hi,
Bizi hain bertzek manatuz;
Hirekilako patuak hautsi
Dauzkitek hitaz trufatuz:
Estekan tinko haute ezarri
Hire fueroak khenduz
7
Mundu guziko mintzaietarik
Zaharrena, ederrena,
Entzuten dugu jakintsunetarik
Dela Eskualdunarena.
Non othe zen lehena
Eskuara asmatu zuena?
Lehenbiziko jendetarik
Du Eskuarak hastapena,
Eskualdunek dugu hau bakharrik
Gure mintzaia zuzena,
Eta oraino dugu hortarik
Ohorerik handiena.
8
Lapurdi, Nabarpe'ta Zibero,
Eskualherriak Frantzian;
Bizkai, Gipuzko, Alaba, Nabarro,
Berdin dire Espainian,
Zazpiak bat nahian
Bagaude aspaldi handian.
Zazpiek bat dute izan gogo
Elgarren oneretsian.
Oi! zein litekeien ederrago
Baldin, Eskualdun herrian,
Eskualduna bere gain balego
Bere zuzenen erdian.
9
Lauretch, Bizintcho, Loiola, Tchaberi,
Lauak Saindu Eskualdunak.
Harizpe, Ager, Zumalakarregi,
Gure gerlari gaindunak.
Astarloren lagunak,
Atchular, Oihenart, hitzdunak;
Lizarrag'eta Larramendi,
Irakasle hain entzunak
Bonaparte, Dibasin, Abadi,
Intchauspe, lau jakintsunak
Horiek dire Eskuarari aspaldi
Argitzaile ditugunak.
10
Eskualdunak bereziki orai
Fedeak gaduzka chutik.
Jainkoaren beldurra dugu bai,
Gizonenik ez hambatik.
Jainkoa da goratik
Gure nausi egundainotik;
Guri manatzeko ez da gai
Jainko gabeko puchantik,
Ez sinheste, ez odol, ez mintzai
Ez dutenak deus guretik.
Adichkide ditugun ala etsai
Ahal dakigu engoitik.