Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (XXV. Betirisants)
Zalduby
1
Betirisantsen aspaldi dik
Ez zela deus berri handirik;
Zioten ehortzi zutela bizirik.
Lurpetik ilkirik,
Ez duk ez hirririk, Munduz mundu herratua ibilirik,
Oraikotik ditik Betirik.
Indarrak hartu, guk utzirik;
HOr ziagok kargu handitan jarririk.
Hor ziagok kargu handitan jarririk.
2
Batirisants bai lehen ere
Zer den aski jakinak gare
Zer-nahi jukutria, eta halere
Orai arte pobre;
Orai du podore:
Zorri hilik piztuen emperadore
Gaichta eta tzarren fagore,
bien ganik baitu ohore,
Jende zuzenak orai behar du gorde.
Jende zuzenak orai behar du gorde.
3
Betirisants lehen ardura
Balinbazabilan barura
Orai hargatik legunik dik itchura.
Amarru segura,
Jin naiak burura
Hain aphaletik igaiteko tronura,
Lausengatuz jende makurra,
Egintzat salduz gezurra.
Holache dik mundua bildu eskura.
Holache dik mundua bildu eskura,
4
Betirisants dugu lehena
Lege hau ekharri duena:
Indarraren meneko dela zuzena.
Nor baita tcharrena,
Hark dik hark hobena;
Gaichtagin azkar den bat nola kondena
Orai nor nahik dakiena,
Ofiziotan den hitsena
Bide da kontzientziadunarana.
Bide da kontzientziadunarena.
5
Betirisantsen politika,
Bera lacho, bertzeak tinka;
Gero «Bibe la liberte» errepika.
Jendea dabilka
Tiraka, purtzika,
Legar eta lege berri ukhaldika.
Nausi nahiz oro gaindizka,
Bainan oro ezin aldizka.
Diote hori dela Errepublika.
Diote hori dela Errepublika.
6
Betirisanstarren Jainkoa
Du mundu huntako gozoa,
Erlisione libro eta lazoa,
Aphez gabekoa,
Erran gabe doa,
Gure chakurrarena bezalakoa,
Gerokotzat bego geroa;
Bainan damurik herioa
Hoieri ere zaiote jin gogoa.
Hoieri ere zaiote jin gogoa.
7
Betirisantsen soldaduak,
Framazon Beltzak deituak,
Non-nahi zaizkigu nausi pharatuak.
Zer nahasmenduak,
Kalteak, gastuak,
Derakharzken hoien gobernamenduak
Jainkorik ez nahiz, munduak
Jabe hoiek ditik hartuak.
Ez dik gaizki irri egiten debruak.
Ez dik gaizki irri egiten debruak.
8
Betirisantsen zangopetan
Oi! zenbat den hilik herrestan,
Eta zenbat den haren aztaparretan!
Bai aberatsetan,
Bai nekhatzaletan,
Zenbat libro uste'ta diren gathetan!
Bizitze gisa batzuetan.
Jainko legez trabatuetan.
Errechki daude Betiriren legetan.
Errechki daude Betiriren legetan.
9
Betiriszntsi bertze asko
Begiak itsurik darraizko;
Hek ere gisa baitire harendako,
Zeren diren gaichto,
Choro edo asto.
Arren zenbat den bazterretan holako!
Jaun chanfarin, chilodun kasko,
Edale, mandiril, esku mako,
Hoien bozak Betirik ditu beharko.
hoien bozak Betirik ditu beharko.
10
Betirisanstarren haurreri
Eskola zar zaie deneri.
Bainan eskolan Jainkorik ez zilegi.
Gero da ageri,
Behatuz hoieri,
Han ikhasietan direla trebegi.
Berthuteaz nihor ez bedi
Hoier mintzatzerat atrebi;
Ez galde jendetasunik abreeri.
Ez galde jendetasunik abreeri.