Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (XXIV. Hitzuntziak)
Zalduby
1
Gure herri chumetan
Zenbat hitzuntzi,
Zinez edo jostetan
Oro erasi,
Trebes, nahasi
Beha daude nor zertan
Hobendun kausi,
Nori pitz hauzi;
Deus ez nahiz bertzetan
Onik ikhus.
2
Beren hutsak utzirik,
Khechu bertzenez,
Mihiak chorrotchirik
Daude auhenez
Heien hobenez;
Nihor ez da garbirik,
Hoien erranez,
Kampoz ez barnez.
Zenbat, hoik ausikirik,
Dagozin minez!
3
Izan dadin egia,
Ala gezurra,
Berdin hoien mihia
Doa itsura,
Hauts edo urra;
Denmendren iduria
Edo itchura
Dela segura.
Hain da heien loria
Bertzen malura!
4
Gabaz Akhelarretik
Mainguka jinak,
Hasten dire goizetik
Gure sorginak,
Debruz eginak,
Sist handik, sast hemendik,
Zer listafinak,
Laphar, ausinak!
Sendatzea luze dik
Hek egin minak.
5
Mihiak du salatzen
Bihotz barnea,
Eta atherarazten
Handik esnea
Edo zornea.
Mihi tzarra da denen;
Zikhintzailea
Eta kaltea,
Hauzo eta ahaiden
Makhurtzailea.
6
Erran chaharretarik
Huna batena:
Mihia da gauzarik
Baliosena
Edo tzarrena,
Ongi edo kalterik
Den gehiena
Egin duena,
Hark dabilka bethitik
Mundu hau dena.
7
Girichtinoek bethi,
Jainko legean,
Behar ginuke bizi
Batasunean,
Orok bakean.
Hitzuntzi tchar bat gaizki
Mintzo denean
Bertzen gainean,
Nor-nahik ditu kausi
Bera hutsean.
|