Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (XXI. Pilotarien kantuak)
Zalduby
1
Pilotak ohore du
Eskualherrietan.
Zeren den ederrena
joko guzietan
Eskualdunak gaztetik,
pilotan, plazetan
Agertzen du baduen,
odolik zainetan.
2
Lehengo pilotari
handien izenak
Espantuka gintuzke
erran behar denak;
Oraiko gizon gazte
deus zainik dutenak
Oro ernaraz detzan
heien aiohamenak.
3
Perkain eta Azantza
zer pilotariak!
Elgarren bethekoak
joile bihurriak;
ikhusgarriak ziren
esku huska biak
Chichtuz zohazinean
hoien ukhaldiak.
4
Bai besain baibesazpi,
bai pumpa iasterrak
Oro eder zituen
Khurutche Ezkerrak;
Domingo Ezpeletar
zafrari supherrak,
Harriturik zaduzkan
hark ere bazterrak.
5
Jandarma Betiri'ta
Heraizeko Martin,
Bi Soldadueneko
osabilobekin,
Ibarl'eta Echkanda
Duronearekin
Eskuz bai eskularruz
ziren denak berdin.
6
Sustun Itsasun eta
Zuraiden Bettiri,
Zoin handiago ziren
erreferan ari
Onddore'ta Puttiko
eta Frantchistegi
Rumebarekin botan
ziren lau piklari.
7
Kaskoinik, eskularruz
kaskaka, chirrichtan.
Pilota nora nahi
zabilkan chimichtan.
Jokoz bezembat kaskoz
chacharien lichtan
Nekhez agertuko da
haren parerikan
8
Berrogoi'ta zazpiko
hango partida;...
Sekulan halakorik
oi! nun ikusi da
Han Kaskoin trunko hori
ez zaitela bira...
Hark zituen ezarri
guziak azpira.
9
Bertzalde ziren Senjan
Haurtziartz, Tripero,
Lopetel, Harriaga,
Goyhetch, Kandelero,
Ottharre'ta, Larronddo
Juan Martin, Norbertto
Jean Baticht Kantaria
nausitu zen gero
10
Irango aldi hartan
guk irabazirik,
Espaņola zen laster
chutitu bizirik.
Meltchor, Ansa, Manuel,
bai eta bertzerik,
Athera zitzaizkigun
Jokoz gaindicherik
11
Espaņol hoikieri
ihardokitzeko
Behartu zeizkigunak
huna bertze asko:
Lau Borotrak, Gregori,
Halty Leitzelaro,
Larrea, Ganich Eihartz,
Larralde'ta Bago.
12
Bidaur, hiru Larronddo,
Chilhar eta Jatsa;
Lau gathu, acheri bat,
seigarrena hartza.
Seiek dute jokoa
adret eta gaitza,
Damurik chahartzeak
oro geramatza.
13
Berterreche, Patzola,
eta Abadia...
Sakhatik da bihurri
hoien ukhaldia,
Belekabe'ta Chiki,
horra bertze bia,
Gero Otharrerekin
oi, zer gazteria!
14
Pilotan chaharrak
joaiten has orduko,
Berriak dire bethi
ondotik helduko:
Eskual herrian bada
bethiko muthiko
Ohore hoi baitute
chutik idukiko.
15
Saratar hoiek dire
sortzez pilotan
Hazparnen ere hautak
badire noiz nahi
Ezpelet eta Khambon
berriz has baladi,
Hango gazten jokoak
baluke behari.
16
Plaza bat izaki ta
pilotaririk ez,
Asko herritan hortaz
dagozi ahalkez:
Eskualdun aztureri
ukho hoi egitez
Eskualduna da hola
Kaskointzen nahitez,
17
Igande'ta bestetan
ofizioz goiti.
Pilota partida bat
behar laite bethi:
Hartan herriko seme
hoberen zembeiti
Zor laie agertzen
jokhatuz nobleki.
18
Askotan eder zaiku
plekako jokoa,
Trinket partida on bat
orobat lachoa.
Bego hargatik nausi
errebotekoa;
Pilotako legea
hartan da osoa.
19
Gazterik ez denean
pleka baizik artzen,
Pareta hari joka
besoa da galtzen,
Bichta eta indarrak
guti han largatzen
Zabaleko joari
nekhez gero jartzen.
20
Ez du bere parerik
errebot zabalak;
Pilotak airatzeko
han ditu hegalak.
Batak bai erreferak,
marrak bai gibelak
Han dituzte agertzen
nork beren ahalak.
21
Pik arrasak ez badu
hausten errefeta,
Erreboteko joa
doha urrunera.
Zolakoak hartzen du
pump'edo airera
Nork bere partidari
joaraz hutsera.
22
Botariaren joko
latz eta borthitza;
Maiz horren eskuan da
partidaren giltza.
Pasa marrako edo
arte jo murritza...
Kintze gudukatuan
hark du azken hitz.
23
Oro plazara bilduz
hantche beha gaude
Bortz bortzi ari dire,
nor zoin jokoz hobe,
Zoinek jo chuchenenik
bizi ala lore:
Irabazleak gero
han du han ohore.
24
Eguerdik jotzen badu
partida artean,
Eskualdunak zer garen
ezagun gare hen.
Buruhas eta chutik,
denak othoitzean,
Gu baino gorago bat
baitugu gainean.
25
Pilota zein den joko
ohoragarria,
Ontsa dakiena da
Musde Abadia;
Gazteak pilotara
ditezen lehia,
Hark ematen diote
bermatze saria.
26
Saridun partidetan
begira hargatik,
Jukutria faltsorik
guri egitetik,
Pilotan ari dena
sari horren gatik,
Zinez artzen ez bada
dohala bichtatik.
27
Barne edo zokhotan
dagon gazteari,
Trufa egin dezagun,
zeren den hain nagi
Kaskoinen jostetetan
gostu badu ari,
Ez dela Eskualduna
aise du ageri.
28
Kampo aro ez bada,
hortakotz barnean,
Imbido'ta hordago
jokha bai musean.
Orduan da arnoa
gocho mahainean
Guziz irabazirik
edaten denean.
|