inprimatu
(Arrasate'ko Euskel-Eguna)
Izenburua:
(Arrasate'ko Euskel-Eguna)
Sinadura:
Enbeita Renteria, Kepa (E., E.K., Karatx, Kepa, Txindorra, Urretxindorra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Kepa

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
604.zk.
Orrialdea:
1

Enbeita'tar Kepa ta Arrasate'ko Euskel-Eguna

 

Enbeita'tar Kepa

 

 Geure asaba zarren odola

 Daukagun arte zanetan

 Agertu daigun euskaldun antzo

 Geure arazu danetan,

 Euzkera zarra egarriz ito

 Ez dein legorte onetan,

 Egarri ori ase dayogun

 Maite ba dogu benetan

 

 Itzak bakarrik indarge dira,

 Egipenak ziņaldari,

 Nor zelako dan bere egipenak

 Erakusten dabe argi,

 Euskaldun batek Euskal-Errian

 Beti erderaz ba-dagi,

 Alperrik esan "soy vascongado"

 Erdeldun utza da ori.

 

 Jainkoak nai dau mintzau gaitzala

 Bakoitza beren izkeraz,

 Doitxen, doitxeraz egiten dabe

 Baita Prantzen be pratzeras

 Gaztela'n barriz erderaz beti,

 Guk zegaitik ez euzkeraz

 Gure ele maite onek ezpadau

 Zer ikusirik bestegaz?

 

 Ez dago emen zuri ez baltzik

 Ez dago politikarik

 Euzkaldun orok euzkera aldez

 Egitia da bakarrik

 Ez daigun iņoz ostikopetu

 Jaungoikoaren gurarik

 Euzkeltzaletu gaitzan ba danok

 Iņor be geratu barik.

 

 Ikasi daigun erdera, prantzes

 Naiz ingelesan elia,

 Ikasteori ontzat daukagu

 Baņa lenengo geuria.

 Izkuntza danak gurgarri dira

 Autortu nai det egia,

 geuretzat baņa gurgarriena

 EUSKERA MAITAGARRIA

 


inprimatu