inprimatu
Ariatza'ko Santikurutz-jaietan
Izenburua:
Ariatza'ko Santikurutz-jaietan
Sinadura:
Enbeita Renteria, Kepa (E., E.K., Karatx, Kepa, Txindorra, Urretxindorra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Kepa

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
103-104

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ariatza'ko Santikurutz-jaietan

 

Enbeita, Kepa

 

 Ariatzako jaiek Santikurtzietan

 irallan amalauan urte guztietan.

 Naiz aberatsetan

 bardin pobrietan

 jan-edanen paltarik ez da etxietan...

 naiz ta eskaz ibilli beste egunetan!...

 

 Ariatza da geure tokirik gurena

 ariatzarrok beti maitatzen doguna;

 Santikurtz-eguna

 barriz, maitiena

 aztu barik goguan beti daukaguna.

 Ariatza da gutzat munduan onena!

 

 Santikurtze-bezperan asten dira jaiak;

 orduan eiten dira barrabaskeriak.

 Zaragi andiak

 gure gaztediak

 jaietan edateko daukoz ekarriak,

 duban edan dagien datozen guztiak.

 

 Bezperan batzen gara Eleixa-aurrera,

 Emetik guaz gero Bixentin labera

 guztiok batera

 ardaua edatera

 zuri eta baltzari txurrut egitera.

 Etxok iņok esaten; eznok egar-bera!...

 

 Danak egiten dautze ardauari tire,

 uste barik polito edan zenbat gure.

 Gero asten dire

 jira eta bire;

 baņa ankak astun eta, ezin ein modure.

 Ardaua eztok, mutillak, iturriko ure!...

 

 Naizta egon zutunik egon eziņian

 Asarrerik sekula ezta gure artian.

 Bijaramonian

 sendo gorputzian

 naizta bijamona euki polite aldian.

 Edanaren kezkarik ez da biotzian.

 

 Ariatzar gaztiak andiki-modura

 ardaua ekarten dabe beti zenbat gura.

 Zaragi ingurura

 ainbat batzen dira

 lotsa barik edaten gazte eta agura.

 Amaikak garbitzen jok gaztien kontura!

 

 Goixian zuri eta atsaldian baltza,

 eten bako txurrutai an ekiten dautsa.

 Artu dabe matsa

 ta ezin dira altza,

 gorputza kilikolo ta arpegia motza.

 Amaikak ixaten dau kokoloen antza...

 

 Gaztien zaragie beti gertu dago

 bakotxak nai daunian juan da edateko;

 baņa entzun ondo

 eta aitu obeto:

 ardaua ekarten da neurriz edateko,

 ez, debalde dala ta mozkorra artzeko!

 

 Lenako zarrak guri erakutsi euskuen

 zelan ibilli biar dan zaragi-kontuen.

 Ikasi genduen

 ta dauku buruen,

 ardauaz ibilteko biar dan moduen.

 Olako gitxi jagok gaur gure munduen!

 

 Ariatzarrok beti aldi guztietan

 eurentxuak ein dabez Santikurtz-jaietan.

 Dantzo-aurreskuetan

 naiz jan edanetan;

 gaur be nai daunak olgau olango gauzetan

 Ariatzara etorri Santikurtzietan.

 

 (Ostea)

 

 Ariatzako jaiek amaitu dira-ta

 Gaztedi guztia da erdi tristetuta.

 Janak amaituta,

 zagiak ustuta,

 Gixti ardura, barriz, balegoz pagauta!

 pasentzia artu biar, egingo dira ta!

 


inprimatu