Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (XX. Pattin dirudun ez fededun)
Zalduby
1
Ez du urthe hambatik
sor herritik joanik,
Pattin ethorri zaiku
aberats jadanik,
Agur eta ohore
nahiz denen ganik.
Nor da orai herrian
Pattin bezein jaunik?
2
Pattin aberasteak
hola badu jaundu,
Nola gerthatzen zaio
ez baita gizondu?
Giristino legea
utzirik omen du
Bihotza nekhez dio
diru hutsak ondu.
3
Pattinen balentria,
herrirat jin eta,
Gur' Erlisioneaz
maiz trufatzen baita.
-«Jainko legea, Pattin,
«ez dirozu maita;
«Honi ihes baitzare
«ibili sosketa».
4
Eskola guttirekin
joan bezala jinik,
Bera beizik ez zaio
nihor jakintsunik:
-«Aphez hoiek bezenbat,
«dio, badakit nik;
«Ez zazuela sinhets
«hoikien erranik».
5
Pattini gero moltsa
diote ebatsi.
Hire ohoinak, Pattin,
milaka goaraintz.
Haren egitatea
ez dakikek gaitzi:
Hortan segurik ez dik
aphezik sinhetsi.
6
Bere sosik galdurik
denean gelditu,
Lausengariak zaizko
Pattini guttitu.
Jakitatez ere bai
bera da ttikitu;
Lehengo balentriak
ichilduak ditu.
7
Urrundik jin hoieri
gauden beha orai,
Gu bezala fededun
diren, ez edo bi;
Eta gure agurren
hartzeko diren gai,
Ze othe dituzkegun,
anai ala etsai.
|