Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (XIX. Churiko)
Zalduby
1
Mehetegiko chakurra,
Zangoz, errainez makurra,
Berga bat luze muthurra,
Larrutik hurbil hezurra,
Urthe guzia barura,
Zeren zen toki chuhurra.
2
Amak ttikitik utzia,
Esnerik gabe hazia,
Tripa errainei josia,
Uliek jaten hasia;
Churikok bere bizia
Hola derama guzia.
3
Mahainpetik kokoriko,
Begira dago Churiko
Artho achaltto bat noizko
Othe zaion eroriko.
Nausiak ematen daizko
Doan hortik bi ostiko.
4
Chakhur gaichoa holakoz
Merke hazten zutelakoz,
Tripa hutsik, ilhun gogoz,
Pleinuz zagon egun oroz:
Hatzka zangoz eta hesoz
Nihun ez zauken kukusoz.
5
Ohoinak ere noiz-nahi
Horren sainga ilhaunari
Gabaz ziren irriz ari
«Chakhur prestua hi haiz, hi!»
Gero ichiltzen sari,
Jo harrika gaichoari.
6
Egun batez, baratzera
Huiatzen dute lanera,
Doan oilo haizatzera...
Chakhur gose-ta mimbera,
Buztana tripa behera
Ihes doa gordetzera.
7
Martin etcheko muthila,
Zalu harturik makhila,
Haren ondotik dabila.
Churiko chakhur abila
Lastoan ichil-ichila
Dago alegia hila.
8
Zenbeit gau egun bakharrez
Gorde egonik herabez.
Athera zen jan beharrez,
Hamikatua, nigarrez,
Estalia zaragarrez,
Lakhastaz eta zakharrez.
9
Sukaldean nihor ez da;
Sartzen da chakur herresta.
Errekia zen prespresta,
Zeren zen herriko besta.
Usain, milik'eta jesta
Dena jaten du has eta.
10
Etcheko andre khechua
Hor heldu da hats-hauntua
«Zakhur madarikatua.
«Eia, hor, usu-usua,
«Nik hauts artean burua,
«Egik hire ordenua».
11
Ordenuak hau du beltza,
Denen uzten bertzentza
Churikok badaki ontsa
Nori zerutz, nola phentsa:
Etchekandreari gantza;
Nausiari azken putza.
12
Bizian gosez egonik,
Hilzean sobera janik,
Huna Churikok emanik
Zer entzun dugun azkenik;
«Gose dagonaren ganik
«Ez daitekela lan onik».
|