Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak. (XVI. Haitza eta ihia)
Zalduby
1
Haitza mintzo zitzaion
behin ihiari
«Ai! zein ez deusa haizen
«ene aldean hi!
«Beha zak, to, zein naukan
«handiagoa ni.
«Hi hain herbail eta tchar
«haut nik urrikari».
2
-Ihardetsi zioen,
haitzari ihiak:
«Jainkoak egin gaitu
«zu eta ni biak,
«Harentzat berdin dire
handi'ta ttikiak;
«Iguzki berak gaitu
«argitzen guziak
3
-«Ez diagu berdinik
deusik hik eta nik:
«Hi denmendren haizeak
«hauka hor etzanik;
«Ni ordean niagok
«kaskoa gorarik;
«Ez diat hik bezala
«Jainko acholarik».
4
Hola mintzo zelarik
ihiari haitza,
Horra nun altchatzen den
kalerna bat gaitza;
Hedoi itsusi batzu
airean dabilza;
Laster dute zerua
ezartzen beltz beltza
5
Haitz hura hedoieri
hurbilago baitzen,
Ihurtzuria zaio
gainerat erortzen.
Haize ziri o'ak du
bihurriki lotzen,
Bai eta erroz gora
krisk krisk aurdikitzen
6
Ihi gaichoa zagon
hanchet ukhurtua;
Gero ikhusi nuen
berriz chutitua,
Bere mendretasunaz
beraz salbatua.
horra, jende chehea,
zure etsemplua.
|