Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak. (XII. Otsoa eta amiamokoa)
Zalduby
I
Otsoak ahari bat
baitzuen klaskatu,
Zintzurrean zitzaion
hechur bat kokatu.
Amiamokoari
zioen eskatu,
Othoi, plazer zionetz
hura atheratu.
2
Bere moko luzea
sarthuz zintzurrera,
Hegastinak hechurra
zioen athera.
Lan egite hoi sari,
hor gure barbera
Otsoari da hasten
galdez bortz libera.
3
Otsoak huna nola
zion ihardetsi
«Zer! hire lana daiat
«nik ere onhetsi.
«Urus hain, uste gabez,
«ez baihaut iretsi.
«Hortan kito garela
«behar nauk sinhetsi.»
4
Otso horren iduri
da esker gabea,
Guziz meneko badu
ongi egilea.
Ongiari gaizkiaz
ez ihardestea.
Hau bera zaio aski
hertsi den legea.
|