Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak. (VIII. Aita biltzaileari seme barriari)
Zalduby
1
Aberats zikhoitz batek
metaka diruak
Bethi oso zaduzkan
kutchan giltzatuak.
Semetto bat baitzuen,
hor, atrebituak
Harrapatzen diozka
oro urdinduak.
2
Muthiko gaichtaginak
diruaren plazan
Kintaleko harri bat
ezartzen du kutchan.
Aita heldu da; bainan
dirurikan ez han.
Amesten du semea
han zaiola izan.
3
«Seme frikun, ohoina,
«zer egin dautak hik?
«Hik daiztak ene sosak
«ebatsi kutchatik.
«Helekin khendu dautak
«bihotza errotik.
«Hilzerat nioak... hil nauk
«bai hik oraikotik».
4
Semeak: «Ori, aita,
«deus ez duzu galtzen.
Harri hori zaitzu hor
«berdin baliatzen.
«Sos tchar heien gozoa
«zuretzat deus ez zen,
Ez zintuenaz geroz
«hortik ateratzen.»
5
Huntan ohart gaizkion
erran chaharrari
Aita biltzaileari
seme barraiari.
Chuhur, ez chuhurregi;
on, bainan ez nagi;
Bihotzdun, ez fundibil;
hola laite nahi.
|