Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak. (VII. Hartz bat eta bi ihizlari)
Zalduby
1
Larrugin bati behin
bi Santagraziar:
«Mendian dugu hartz bat
«hil gogoa bihar.
«Haren larrea dugu
«zuri galdu behar».
Tratua egin zuten
hamar untza zilhar.
2
Bi ihizlari hoiek,
biharamunean,
Goizean goizik ziren
sarthu oihanean.
Iduri hitz harturik,
orduan berean,
Hartz eder bat chutchuta
pharatzen zaie han.
3
Hartza hek uste baino
handichago baitzen,
Gure ihiztariak
horrek ditu lazten.
Bat izai bati gora
zalu da upatzen;
Bertzea, hil idun,
lurrean etzan zen.
4
Hartza lurrean dagon
horren gana doa.
Galtzetarat eginik
han zagon gaizoa.
Hartzak usainka dio
hurbiltzen ahoa:
«Phu! phu! hau, bai hila duk;
«hauk usain gaichtoa!»
5
Aphur bat ibilirik
higi'ta ingura,
(Gibel-aldetik zion
sendi usteldura)
Utzi zuen jan gabe,
ez baitzen barura.
Beharrik zein hain ñaphur
goiz hartan hartz hura,
6
Hila zelakoari,
hartza urrundu'ta,
Laguna heldu zaio:
«Errak, to, ez ukha.
«Hartza ari baitzuan
«hiri mandatuka;
«Zer erran daukan, niri
«aithorturen duka?»
7
-«Beharrirat hurbilduz
«muthur eta hortzak,
«Huna zer erran dautan
«alimale gaitzak:
«Heldu den aldikotrat,
«hau gogoan har zak:
«Larrea saldu gabe
«hil behar dik hartzak».
|