Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak. (VI. Abereak izurritearekin)
Zalduby
1
Izurrite gorria
baitzen aberetan,
Ikustekoak ziren
denak ikharetan;
Hobendun handi zombeit
bide zela hetan,
Gogoratu zitzaien
guzieri betan.
2
Hamikaho lehoina
errege haitzaten,
Hark manatzen diote
guziak bil diten
Zoin den hobendun dena
atzeman dezaten
Denen hiltzea baino
hobe dela baten.
3
Erregeren baithara
oro bildu eta,
Huna Hamikahoren
mintzatze onhesta:
«Jaunak izurrite hau,
«dudarikan ez da,
«Hobenik ez bagina
«ez laiteke gertha.
4
«Noren faltaz gaitz hori
«sartu den gutara,
«Bakhotchak gure hutsak
«detzagun deklara.
«Hobendun bat bizirik
«uzten balin bada,
«Izurrite hau nehoiz
«ez daiteke bara.
5
«Ni hasten naiz neureen
«aithortzen lehenik:
«Ardi, ahari... asko
«hil eta jan dut nik;
«Zembeit artzain orobat,
«gerla hek emanik.
«Ez dut uste dukedan.
«nik bertze hobenik.»
6
-«Biba lehoina!... zaio
«acheria hasten.
«Ardi eta artzainak
«zintuela jaten!...
Ez dut uste, zuretzat
«hori bekhatu den.
«Zuk janik izaitea
«ohore zitzaien»,
7
Acheriak arrozoin
duela diote;
Lehoinari - hoben duk -
nekhez erran daite.
Hartzek eta otsoek
berdin aithor dute
Hek ere bai eginik
arthaldetan kalte.
8
Ordean hoiek ere
Jarri eta azkar.
Holako ihizier
nol'eta nor jazar?
Hoien hutsak ez dire
handi izan behar.
Hambat dute churitzen
handi hoiek elgar.
9
Acheriak hau dio
«Ez dezaket ukha,
«Oilo bat hasirikan
«gau batez pikoka,
«Uste gabez hil nuen,
«maiteegiz, potka,
«Gostu tzar bat bazuen
«zeren zen koloka
10
Jan hark kalte eginik
zela eri egon...
Geroztik oilokirik
ez zitzaiola on...
Acheria nor nahik
garbi zela, zion.
Ez baitzen gezurtirik
hain abilik nihon.
11
Hor gero azkenekotz
astoa heldu da.
«Kontzientzian, die,
«hau dut errenkura;
«Igortzen baininduten
«lanetik barura.
«Laneko belharretik
«jan dut nik ardura».
12
Astoaren aithorra
dutenean entzun,
Denek oihuz diote
«Hoi da, hoi, hobendun!
«Holako gaichtaginik
«ez da izan nihun.
«Horra izurritea
«noren ganik dugun».
13
Beraz, zeren den asto,
hor peka dezala.
Ithotzen dute eta
jaten berehala.
Mundu huntako legez
ere halahala,
Sakrifikatua da
maiz jende aphala.
|